Urdaneta Fundazioa izango da aurrerantzean Bermeoko Udalarena den Ortube itsasontziari erabilera emango diona. Birgizarteratze lanak egiten ditu Urdanetak, eta horretarako erabiliko dute ontzia, hain zuzen be. Bermeoko Udalak laster fundazioarekin lan-...
Urdaneta Fundazioa izango da aurrerantzean Bermeoko Udalarena den
Ortube itsasontziari erabilera emango diona. Birgizarteratze lanak egiten ditu Urdanetak, eta horretarako erabiliko dute ontzia, hain zuzen be. Bermeoko Udalak laster fundazioarekin lan-hitzarmena sinatuko duela azaldu zuen udalbatzarrean Bermeoko alkate Xabier Legarretak. Eusko Alkartasuna (EA), berriz, kritiko agertu zen udal gobernuak hartutako erabakiaren aurrean.
Datorren urteko aurrekontuetan Madalen egunerako partidarik aurreikusita ez zegoela-eta, EAk horri buruz galdetu zion Eusko Alderdi Jeltzaleari (EAJ).
Bermeoko alkateak, orduan, Udalaren asmoa iragarri zuen eta Urdaneta fundazioarekin sinatuko duten lan-hitzarmena aipatu
zuen. Helburua, lan-hitzarmen hori «ahalik eta arinen» sinatzea dela azaldu zuen.
Beraz, erabilera sozialerako erabiliko dute Ortube, gazteak birgizarteratzeko, hain zuzen be. «Urdaneta fundazioak programa bat aurkeztu zigun eta ondo baloratu dugu», esan zuen. Nahiz ete fundazioak ontzia bere lanak
egiteko erabiliko duen, Udalarekin zenbait konpromiso izango dituela jakinarazi zuen Legarretak, bata Madalen egunekoa izango dela gaineratuta.
EAren desadostasuna
Erabaki horren aurrean kritiko agertu da oposizioa. Izan be, Udalarenak diren Aita Guria, Jorge eta Ortube ontziak interpretazio-zentro izatea aurreikusten zuen EAk. «Bermeoko ondarea den arrantza mundua bizirik mantentzea zen helburua. Hala ere, horrela bideratuta herriak bere historiaren zati bat galduko duela» uste du EAk.