Biomasa zentrala Olabarrin eraikitzea “legez kanpokoa” dela salatu du PPk
Arturo Aldekoa PPko Bizkaiko Batzar Nagusietako ahaldunak, Errigoitiko Olabarri auzoan biomasa zentral bat eraikitzea “legez kanpokoa” dela salatu du. Jakinarazi duenez, “udalak eta Bioforest Bost enpresak sinatu duten akordioa herriko antolamendu urbanistikoaren aurkakoa da”. Horrela, Ingurumen Baimen Bateratua ez emateko eskatu dio PPko ahaldunak Eusko Jaurlaritzari. Udalak eta Bioforest Bost enpresak, iragan azaroaren 22an sinatu zuten akordioa. Bertan azaltzen denez, “enpresak dirua kantitate handi bat emango dio udalari”. Trukean, Udalak esfortsu handiagoa egingo du baimenak ematerako orduan. Aldekoaren ustez, “alkatea herriko etokizuna kateatzen ari da, arau subsidiarioek onartzen ez duten obra bat eginez”. PPko ahaldunak kritikatu duenez, Errigoitiko alkatearentzat “diru da garrantzitsuena”. “Nondik” datorren eta “zein helbururekin” berdin diola salatu du Aldekoak. Gaineratu legez, “Alkateak, ingurumenaren eta herritarren gainetik dagoela uste du”. Joaquin Iragorri Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideak be, Bioforest Bost enpresak eta Udalak sinatutako akordioak “zentzurik ez” duela uste du. Iragorrirentzat, akordioak biomasa zentrala Malluki industrigunean ez dela sartzen erakusten du. Plataformako kideak azaldu duenez, “hiri antolamendua enpresaren mesedetan aldatuko dute mugarik gabe, herritarrak albo batera utzita”. “Gune ilunak” Aldekoarentzat, gune ilunak “handiagoak” dira egunetik egunera. Aukeratutako tokia txarrena izateaz gain, udal araudiak biomasa zentrala eraikitzeko baimenik ez duela ematen argudiatzen du. PPko ahaldunak, alkatearen jarrera kritikatu du. [...]
Arturo Aldekoa PPko Bizkaiko Batzar Nagusietako ahaldunak, Errigoitiko Olabarri auzoan biomasa zentral bat eraikitzea “legez kanpokoa” dela salatu du. Jakinarazi duenez, “udalak eta Bioforest Bost enpresak sinatu duten akordioa herriko antolamendu urbanistikoaren aurkakoa da”. Horrela, Ingurumen Baimen Bateratua ez emateko eskatu dio PPko ahaldunak Eusko Jaurlaritzari.
Udalak eta Bioforest Bost enpresak, iragan azaroaren 22an sinatu zuten akordioa. Bertan azaltzen denez, “enpresak dirua kantitate handi bat emango dio udalari”. Trukean, Udalak esfortsu handiagoa egingo du baimenak ematerako orduan. Aldekoaren ustez, “alkatea herriko etokizuna kateatzen ari da, arau subsidiarioek onartzen ez duten obra bat eginez”.
PPko ahaldunak kritikatu duenez, Errigoitiko alkatearentzat “diru da garrantzitsuena”. “Nondik” datorren eta “zein helbururekin” berdin diola salatu du Aldekoak. Gaineratu legez, “Alkateak, ingurumenaren eta herritarren gainetik dagoela uste du”.
Joaquin Iragorri Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideak be, Bioforest Bost enpresak eta Udalak sinatutako akordioak “zentzurik ez” duela uste du. Iragorrirentzat, akordioak biomasa zentrala Malluki industrigunean ez dela sartzen erakusten du.
Plataformako kideak azaldu duenez, “hiri antolamendua enpresaren mesedetan aldatuko dute mugarik gabe, herritarrak albo batera utzita”.
“Gune ilunak”
Aldekoarentzat, gune ilunak “handiagoak” dira egunetik egunera. Aukeratutako tokia txarrena izateaz gain, udal araudiak biomasa zentrala eraikitzeko baimenik ez duela ematen argudiatzen du.
PPko ahaldunak, alkatearen jarrera kritikatu du. Dioenez, “ezerk ez dio inporta eta nahi duena egiten du”. Adibide bezala, Uraren Euskal Agentziak (URA) egindako eskaerari “kasurik ez” egitea aipatu du. URAk birritan eskatu du obrak geratzeko.
Alkatearengan “esperantzarik ez” duenez, justiziari eta Eusko Jaurlaritzari neurrak hartzeko eskatu die Aldekoak.
Plataformako kideak “pozik”
Plataforma sortu zutenetik urte bete pasa ostean, “pozik” azaldu da Iragorri egin duten lanaren balorazioa egiterakoan. Bere ustez, “ez dago zentrala eraikitzen hasteko arrazoirik eta oso pozik gaude orain arte eraikitzen hasi ez direlako”. Errigoiti Arrieta Garbiko kideak, epaiketara hasteko “gogotsu” daude “irabazteko aukera asko” dituztela uste dutelako.
Iragorrik jakinarazi duenez, urte betean “lege hauste asko” aurkitu dituzte eta “epaiketaren zain” daude orain. Dioenez, ez daki noiz izango den epaiketa, baina pozik daude laguntza batzen jarraitzen dutelako. “Ezker Batuak be gurekin bat egin du orain hamabost egun eta epaiketan izango dira” azaldu du.