Muruetak irabazi du Busturialdeko soka tira txapelketa
Iragan domekan, Busturialdeko soka tira ligako azkenengo jardunaldia lehiatu zuten Muruetan. Azkenengo jardunaldia, zein sailkapen nagusia, Muruetako taldeak irabazi ditu. Muruetako azken jardunaldian, Forua bigarrena izan zen, Kortezubi hirugarrena izan zen eta Busturia laugarrena izan zen. Jabier Ondarza Muruetako alkatea pozik azaldu da, “giro ederra” izan zelako Muruetan. Dioenez, “nork irabazten duen baino, garrantzitsuagoa da taldeen arteko adiskidetasuna eta zentzu horretan oso pozik gaude”. Ondarzak jakinarazi duenez, etokizunean txapelketa antolatzen jarraitzeko gogoa dute, baina “taldeekin bildu” behar dute zerbait erabaki baino lehenago. Soka tira talde bat mantetzeak “konpromiso handia” eskatzen duela dio alkateak eta oraindik ez dakite zer gertatuko den. “Talderik ez badago, ezin dugu ezer egin” dio. Ondarzak, taldekideen konpromesua goraipatu du eta “eskerrak eman” nahi izan dizkie parte hartu duten guztiei. Lau jardunaldiko txapelketa Busturialdeko soka tira txapelketak lau jardunaldi izan ditu. Muruetakoa, Forua, Kortezubikoa eta Busturiakoa.Talde bakoitzaren herrian jokatu dute jardunaldi bat. Ondarzak jakinarazi duenez, “hasieran Mendatako taldea zegoen, baina arazo ezberdinak tartean, taldea utzi zuten”. Era berean, Errigoiti be, taldea egitekotan izan zela jakinarazi du. Muruetako alkatearen hitzetan, “orain 20 bat urte, bazegoen antzeko txapelketa bat eta berreskuratzea erabaki dugu”. Herri txikiei bizitasuna emateko modu bat dela argudiatzen du. Txapelketako sailkapena Murueta: 16 puntu Forua: 13 [...]
Iragan domekan, Busturialdeko soka tira ligako azkenengo jardunaldia lehiatu zuten Muruetan. Azkenengo jardunaldia, zein sailkapen nagusia, Muruetako taldeak irabazi ditu. Muruetako azken jardunaldian, Forua bigarrena izan zen, Kortezubi hirugarrena izan zen eta Busturia laugarrena izan zen.
Jabier Ondarza Muruetako alkatea pozik azaldu da, “giro ederra” izan zelako Muruetan. Dioenez, “nork irabazten duen baino, garrantzitsuagoa da taldeen arteko adiskidetasuna eta zentzu horretan oso pozik gaude”.
Ondarzak jakinarazi duenez, etokizunean txapelketa antolatzen jarraitzeko gogoa dute, baina “taldeekin bildu” behar dute zerbait erabaki baino lehenago.
Soka tira talde bat mantetzeak “konpromiso handia” eskatzen duela dio alkateak eta oraindik ez dakite zer gertatuko den. “Talderik ez badago, ezin dugu ezer egin” dio. Ondarzak, taldekideen konpromesua goraipatu du eta “eskerrak eman” nahi izan dizkie parte hartu duten guztiei.
Lau jardunaldiko txapelketa
Busturialdeko soka tira txapelketak lau jardunaldi izan ditu. Muruetakoa, Forua, Kortezubikoa eta Busturiakoa.Talde bakoitzaren herrian jokatu dute jardunaldi bat.
Ondarzak jakinarazi duenez, “hasieran Mendatako taldea zegoen, baina arazo ezberdinak tartean, taldea utzi zuten”. Era berean, Errigoiti be, taldea egitekotan izan zela jakinarazi du.
Muruetako alkatearen hitzetan, “orain 20 bat urte, bazegoen antzeko txapelketa bat eta berreskuratzea erabaki dugu”. Herri txikiei bizitasuna emateko modu bat dela argudiatzen du.
Txapelketako sailkapena
- Murueta: 16 puntu
- Forua: 13 puntu
- Busturia eta Kortezubi: 7 puntu