Euskararen aldeko konpromisoa berretsi dute 32 entitatek
Euskararekiko konpromisoa berretsi dute herriko 32 entitatek, beste urtebetez. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak zapatuan banatu zituen ziurtagiriak, Gernika-Lumoko Udalaren eta Euskara sailaren laguntzagaz. Zapatuan merkatu plazan egin zuten ekitaldian Zerbitzua eta lana euzkaraz mailako agiria hartu zuten herriko bost entitatek, Zerbitzua euskaraz mailakoa 11k eta Bidean mailakoa hamaseik. Ziurtagiriak hartu aurretik, hala ere, barruan mezua zuen harilkoa askatu zuten denen artean: Euskararen sarea jostea denen konpromisoa da, zioen. Eta konpromiso horretan Gernika-Lumok urte batzuk badaramatzala dio Ziurtagiriaren Elkarteak. «32 ziurtagiri banatu ditugu aurten, eta kopurua garrantzitsua da. Baina are garrantzitsuagoa da horren atzetik dagoen lana: egunez egun entitate hauek eman dituzten urratsak». Bi GPS zotz egin dituzte Ziurtagiriak banatzeaz gain, bi GPS zotz egin zituzten zapatuan. Erosleen artean bata eta ziurtagiria hartu duten entitateen artean bestea. Ainhoa Motak irabazi zuen lehena eta Aixerrota Garbilekuak bigarrena. Ziurtagiria hartu dutenak: Aita Luis Villasante Udal Euskaltegia Aixerrota Garbilekua Arrano Kultur Elkartea Arrien optika Bake-Leku Txokoa Bengozarra eraikuntza metalikoak Berezi liburudenda Busturialdeko Hedabideak S.L. Areza eraikuntzak Duka jantzidenda Ekin taldea Elai-Alai dantzari taldea Maria Luisa lurrindenda Argi-ola elektrizitatea Cor gestoria Gernika Garbiketak Gernika kirol lekua Arku tiroketa elkartea Gernika Rugby Taldea Gurea altzariak Izagirre eraikuntzarako materialak Jose Luis kristaldenda Copylaster fotokopiak Kosnoaga igeriketa elkartea [...]
Euskararekiko konpromisoa berretsi dute herriko 32 entitatek, beste urtebetez. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak zapatuan banatu zituen ziurtagiriak, Gernika-Lumoko Udalaren eta Euskara sailaren laguntzagaz.
Zapatuan merkatu plazan egin zuten ekitaldian Zerbitzua eta lana euzkaraz mailako agiria hartu zuten herriko bost entitatek, Zerbitzua euskaraz mailakoa 11k eta Bidean mailakoa hamaseik.
Ziurtagiriak hartu aurretik, hala ere, barruan mezua zuen harilkoa askatu zuten denen artean: Euskararen sarea jostea denen konpromisoa da, zioen.
Eta konpromiso horretan Gernika-Lumok urte batzuk badaramatzala dio Ziurtagiriaren Elkarteak. «32 ziurtagiri banatu ditugu aurten, eta kopurua garrantzitsua da. Baina are garrantzitsuagoa da horren atzetik dagoen lana: egunez egun entitate hauek eman dituzten urratsak».
Bi GPS zotz egin dituzte
Ziurtagiriak banatzeaz gain, bi GPS zotz egin zituzten zapatuan. Erosleen artean bata eta ziurtagiria hartu duten entitateen artean bestea. Ainhoa Motak irabazi zuen lehena eta Aixerrota Garbilekuak bigarrena.
Ziurtagiria hartu dutenak:
- Aita Luis Villasante Udal Euskaltegia
- Aixerrota Garbilekua
- Arrano Kultur Elkartea
- Arrien optika
- Bake-Leku Txokoa
- Bengozarra eraikuntza metalikoak
- Berezi liburudenda
- Busturialdeko Hedabideak S.L.
- Areza eraikuntzak
- Duka jantzidenda
- Ekin taldea
- Elai-Alai dantzari taldea
- Maria Luisa lurrindenda
- Argi-ola elektrizitatea
- Cor gestoria
- Gernika Garbiketak
- Gernika kirol lekua
- Arku tiroketa elkartea
- Gernika Rugby Taldea
- Gurea altzariak
- Izagirre eraikuntzarako materialak
- Jose Luis kristaldenda
- Copylaster fotokopiak
- Kosnoaga igeriketa elkartea
- Loreder parafarmazia
- Madariaga hortz klinika
- Zaindu fisioterapia zentrua
- Zallo harategia
- Paraphernalia arropa denda
- Seber Altube ikastola
- Urdaibiker’s motozaleen elkartea
- Zurich aseguruak