Denboraldiko bigarren derbia irabazi dute basurdeek
Iragan zapatuan, Bizkaia Gernikak denboraldiko bigarren derbia irabazi zuen Donostian (Gipuzkoa). Basurdeek «partida ona» jokatu zuten eta 26 puntuko aldeagatik gailendu ziren Pegamo Bera Beraren aurka. Jorge Jimenez taldeko entrenatzaileak azaldu du...
Iragan zapatuan, Bizkaia Gernikak denboraldiko bigarren derbia irabazi zuen Donostian (Gipuzkoa). Basurdeek «partida ona» jokatu zuten eta 26 puntuko aldeagatik gailendu ziren Pegamo Bera Beraren aurka.
Jorge Jimenez taldeko entrenatzaileak azaldu duenez, «ia dena egin genuen ondo eta pozik gaude». Entrenatzailearen ustez, «apaltasunez» jarraitu behar dute lanean. Horrela egin ezkero, ligan «bederatzi garaipen» lortzeko aurtengo helburua eskuan izango dutela argudiatzen du.
Basurdeak sailkapen nagusiko laugarren postuan daude 33 puntugaz. Bigarren sailkatua, bost puntura dute.
Partida ona hasieratik
Basurdeak hasieratik jokatu zuten partida ona eta lehenengo minutuan entsegua egin zuten. Lehenengo zatia, esaterako, 11 eta 28ko emaitzarekin amaitu zen. Coronelek, Negrillok egin zituzten entseguak lehenengo zatian.
Bigarren zatian, bestalde, jokoa kontrolatzeari ekin zioten gernikarrek eta aldea handitzen jarraitu zuten. Elio Plaza fitxaketa berriak be, entsegua egin zuen. Horrez gain, Xabi Urrutiak, entsegua egin zuen eta taldeak bonus puntua lortu zuten lau entsegu egiteagatik.