Marrazki lehiaketaren sariak bihar banatuko ditu ASINSOCek
Gernika-Lumoko ikastetxeetako ikasleek egindako marrazkien sari banaketa bihar egingo du ASINSOCek. Abenduaren 3a urritasunen bat dutenen eskubideen aldeko nazioarteko eguna dela eta, kanpaina bat jarri zuen martxan elbarriak gizarteratzeko elkarte horrek. Ikastetxeetan hitzaldiak eman ostean, “gu zelan ikusten gaituen eta guretzako herrian zer-nolako arazoak ikusten zituzten irudikatzeko eskatu genien ikasleei, ASINSOCeko presidente Juan Ignacio Intxaustik azaldu duenez. Zortzirehun ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten marrazkiak egiten, eta 723 umeren irudiak sartu dira lehiaketan. Horietatik 36 izan dira erakusgai Elai-Alai aretoan, ikusleen botoak jasotzeko: Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako hiru marrazki; Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako bederatzi; Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako hamabi; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako bederatzi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako hiru marrazki. Kategoria bakoitzeko hiru lan sarituko dituzte bihar Elai-Alai aretoan egingo duten ekitaldian, eta 90 euroko, 60 euroko zein 30 euroko bonoak emango dituzte, herriko dendetan gastatzeko. Ostean, manifestazioa Gernika-Lumoko Jose Mari Gorroño, Jesus Mari Alberdi alkateordea, Ekain Ormaetxea Kultura zinegotzia, Iñaki Gorroño Gazteria arloko zinegotzia, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateko presidente Pedro Maria Sainz eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatu Juan Maria Aburto gonbidatu dituzte biharko ekitaldira, besteak beste. Ekitaldiaren eta sari banaketaren ostean manifestazioa egingo dute [...]
Gernika-Lumoko ikastetxeetako ikasleek egindako marrazkien sari banaketa bihar egingo du ASINSOCek. Abenduaren 3a urritasunen bat dutenen eskubideen aldeko nazioarteko eguna dela eta, kanpaina bat jarri zuen martxan elbarriak gizarteratzeko elkarte horrek. Ikastetxeetan hitzaldiak eman ostean, “gu zelan ikusten gaituen eta guretzako herrian zer-nolako arazoak ikusten zituzten irudikatzeko eskatu genien ikasleei, ASINSOCeko presidente Juan Ignacio Intxaustik azaldu duenez.
Zortzirehun ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten marrazkiak egiten, eta 723 umeren irudiak sartu dira lehiaketan. Horietatik 36 izan dira erakusgai Elai-Alai aretoan, ikusleen botoak jasotzeko: Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako hiru marrazki; Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako bederatzi; Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako hamabi; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako bederatzi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako hiru marrazki.
Kategoria bakoitzeko hiru lan sarituko dituzte bihar Elai-Alai aretoan egingo duten ekitaldian, eta 90 euroko, 60 euroko zein 30 euroko bonoak emango dituzte, herriko dendetan gastatzeko.
Ostean, manifestazioa
Gernika-Lumoko Jose Mari Gorroño, Jesus Mari Alberdi alkateordea, Ekain Ormaetxea Kultura zinegotzia, Iñaki Gorroño Gazteria arloko zinegotzia, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateko presidente Pedro Maria Sainz eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatu Juan Maria Aburto gonbidatu dituzte biharko ekitaldira, besteak beste.
Ekitaldiaren eta sari banaketaren ostean manifestazioa egingo dute Elai-Alai aretotik batzar etxera. Handik bueltan, luntxa egingo dute Elai-Alai aretoko gelan.
Beraien eskubideak aldarrikatzeko egunean Ez da zertan limiterik egon. Eurak ez dituzte ikusten, ez ditzagun guk jarri leloa aldarrikatuko du ASINSOCek.