Ohiturari jarraituz Mundakako Udalak Txakolin eguna antolatu du bihar goizerako. Hiru motatako txakolinak dastatzeko aukera eskainiko dute, eta gainera, azoka txiki bat be ikusgai izango da.
11:00etan hasi eta 14:00ak bitartean azoka berezia izango da ...
Ohiturari jarraituz Mundakako Udalak Txakolin eguna antolatu du bihar goizerako. Hiru motatako txakolinak dastatzeko aukera eskainiko dute, eta gainera, azoka txiki bat be ikusgai izango da.
11:00etan hasi eta 14:00ak bitartean azoka berezia izango da bihar, Mundakako udaletxeko arkupeetan. Hiru izango dira aurtengoan be beren txakolina Mundakan dastatzeko aukera eman duten txakolingileak.
Protagonista nagusiak Abio, Aranburu eta Isasi txakolinak izango dira; Bakion, Busturian eta Iurretan ekoiztutakoak, hain zuzen be.
Beste zenbait produktu
Txakolina dastatzeko aukera izateaz gain, beste hainbat produktu eskuratzeko aukera izango dute mundakarrek biharko azoka berezian, patea eta gazta, besteak beste.
Hala ere, txakolina errazago sartu asmoz, eta urtero egin legez bertaratutako guztiek taloa eta txorizoa dastatzeko aukera ere izango dute udaletxeko arkupeetan.