Txerriki eguna moduan hasi zena Euskal Jaia bihurtu da. Horrela definitu du Muruetako alkate Jabier Ondarzak domekan egingo duten festa. Aurten jaialdi hori antolatzen duten zortzigarren urtea dela gogorarazi du, baina hasi zenetik egunera arte aldaketa ugari izan dituela azaldu du. Txerriki dastaketaz eta azokaz gain, euskal jaia osatuko lukeen beste zenbait jarduera antolatu dituzte, sokatira txapelketa eta euskal kantu tradizionalaren errezitaldia, esaterako. Txerriki dastaketarekin hasi «Herriko nortasuna eman gura izan diogu egunari. Horregatik, herriko produktuak be lekua dute azokan». 11:00etan emango diote hasiera azokari eta txerri dastaketa batekin izango da, hain zuzen ere. Ohi legez, hainbat produktu aurkitu ahalko dira azokan. Baserriko produkzioaz gain, artisautzak be lekua izango du. 11:30ean, Urdaibai dantza taldeko gazteen ikuskizuna izango da. 12:00etan, berriz, euskal kantuen errezitaldian parte hartuko duten taldeen txanda izango da. Eskualdeko zazpi talde izango dira, hain zuzen be: Kankinkabara (Bermeo), Erroxape (Bermeo). Arbolape (Gernika-Lumo), Antoliñape (Gautegiz Arteaga), Foruko Abesbatza, Arratzuko Abesbatza eta Gazte Alai (Murueta). Taldeen kantaldien bitartean jokatuko da, hain zuzen, Busturialdeko herri arteko sokatira txapelketa. Izan ere, Muruetako Euskal Jaiko proba horretatik aterako da aurtengo txapelduna, bertan baita azken proba. Kortezubi, Forua, Busturia eta Murueta izango dira lehian. Ondoren, 15:00etan, denak bilduko dira Kamiñoko jatetxean elkarrekin bazkaltzeko, 300 [...]
Gernika-Lumoko ikastetxeetako ikasleek egindako marrazkien sari banaketa bihar egingo du ASINSOCek. Abenduaren 3a urritasunen bat dutenen eskubideen aldeko nazioarteko eguna dela eta, kanpaina bat jarri zuen martxan elbarriak gizarteratzeko elkarte horrek. Ikastetxeetan hitzaldiak eman ostean, “gu zelan ikusten gaituen eta guretzako herrian zer-nolako arazoak ikusten zituzten irudikatzeko eskatu genien ikasleei, ASINSOCeko presidente Juan Ignacio Intxaustik azaldu duenez. Zortzirehun ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten marrazkiak egiten, eta 723 umeren irudiak sartu dira lehiaketan. Horietatik 36 izan dira erakusgai Elai-Alai aretoan, ikusleen botoak jasotzeko: Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako hiru marrazki; Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako bederatzi; Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako hamabi; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako bederatzi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako hiru marrazki. Kategoria bakoitzeko hiru lan sarituko dituzte bihar Elai-Alai aretoan egingo duten ekitaldian, eta 90 euroko, 60 euroko zein 30 euroko bonoak emango dituzte, herriko dendetan gastatzeko. Ostean, manifestazioa Gernika-Lumoko Jose Mari Gorroño, Jesus Mari Alberdi alkateordea, Ekain Ormaetxea Kultura zinegotzia, Iñaki Gorroño Gazteria arloko zinegotzia, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateko presidente Pedro Maria Sainz eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatu Juan Maria Aburto gonbidatu dituzte biharko ekitaldira, besteak beste. Ekitaldiaren eta sari banaketaren ostean manifestazioa egingo dute [...]
Ohiturari jarraituz Mundakako Udalak Txakolin eguna antolatu du bihar goizerako. Hiru motatako txakolinak dastatzeko aukera eskainiko dute, eta gainera, azoka txiki bat be ikusgai izango da. 11:00etan hasi eta 14:00ak bitartean azoka berezia izango da ...