Sollube 707 Mendizale Taldeak, urtero legez, Belena ipiniko du Burgoan. Horretarako, irteera antolatu du domekarako.
Iaz, Bermeoko mendizale taldeak Burgoan ipinitako Belena apurtuta aurkitu zuen, baita bertan dagoen buzoia be. Hori dela eta, buzoi...
Sollube 707 Mendizale Taldeak, urtero legez, Belena ipiniko du Burgoan. Horretarako, irteera antolatu du domekarako.
Iaz, Bermeoko mendizale taldeak Burgoan ipinitako Belena apurtuta aurkitu zuen, baita bertan dagoen buzoia be. Hori dela eta, buzoi barriaren inaugurazioa egingo dute eta belen barri bat ipini be, ohitura baitute Gabonak aurretik hori egiteko.
Hala eta guztiz be, ez dute bakarrik egin gura eta «ingurumenagazko elkartasunezko eta errespetuzko» irteera horretan parte hartu gura duten herritar guztiei gonbidapena luzatzen die.
09:00etan Taraskan
Sollube mendizale taldeko kideekin batera Burgoara joan gura duten horiek guztiek 09:00etan egon beharko dute Taraska enparantzan, handik abiatuko baitira. Burgoan belena, buzoia eta ikurrina ipini ondoren, hamaiketakoa egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek.