Kultur etxean irisgarritasuna bermatzeko lanak egiten ari da Udala
Gernika-Lumoko Kultur Etxean obrak egiten ari da Udala, bertan ere irisgarritasuna bermatzeko. Legegintzaldi honen hasieran jarri zuen Udalak martxan kultur etxearen irisgarritasun plana, barruko eskailerak aldatuz eta igogailua jarriz. Orain kultur et...
Gernika-Lumoko Kultur Etxean obrak egiten ari da Udala, bertan ere irisgarritasuna bermatzeko. Legegintzaldi honen hasieran jarri zuen Udalak martxan kultur etxearen irisgarritasun plana, barruko eskailerak aldatuz eta igogailua jarriz.
Orain kultur etxearen beheko solairua eta arkupea egokitzen ari da Udala, irisgarritasun legea betetzeko. Sarrerako ateak aldatuko dituzte, labain-ate automatikoak jarriz. Gainera, sarrea handiagoa egingo dute, eta barrurantza ireki beharrean kanporantza irekitzeko moduan jarriko dute. Sarrerako zein arkupeetako espaloiak ere kenduko dituzte, horien ordez arrapalak jarriz.
Era berean, komunak ere konponduko dituzte, «nahiko zaharkituta geratu direlako eta ez dituztelako irisgarritasun neurriak betetzen».