Gautegiz Arteagako Hits musika taldea Banden Lehiako finalean dago
Gautegiz Arteagako Hits musika taldea, Banden Lehia txapelketako finalean dago. Arteagatarrak, epaimahaiak aukeratuta iritsi dira finalera eta bihar lehenengo saria etxera eramateko ahalegina egingo dute Bilboko Kafe Antzokiko taula gainean, 21:30tik aurrera.
Gautegiz Arteagako Hits musika taldea, Banden Lehia txapelketako finalean dago. Arteagatarrak, epaimahaiak aukeratuta iritsi dira finalera eta bihar lehenengo saria etxera eramateko ahalegina egingo dute Bilboko Kafe Antzokiko taula gainean, 21:30tik aurrera. Hits taldeaz gain, finalean beste hiru talde izango dira eta bakoitzak 20 minutu izango ditu bere zuzenekoa aurkezteko.
Asier Aldekogarai Hits taldeko bateriajoleak azaldu bezala, «pozik gaude epaimahaiak aukeratuta iritsi garelako finalera, baina ez dugu irabazteko esperantza handiegirik». Dioenez, «nahi gabe» aurkeztu ziren lehiaketara eta «ondo pasatzeko» asmoarekin doaz Bilboko Kafe Antzokira. Bertan jotzeko aukerak gutxi direla argudiatzen du eta aukera hori aprobetxatu nahi dute.