Datorren urtera begira zerga orokorrak izoztea erabaki du Mundakako Udalak
Datorren urtera begira Mundakako Udaleko osoko bilkurak zerga orokorrak ez igotzea erabaki du. Hala ere, sastar-batze zerbitzuaren eta ondasun higiezinen gaineko zergaren igoera «txiki» bat aurreikusten dute. Berritasun bat ere onartu zuten udalbatza...
Defizitaren murrizketa
Sastar-batze zerbitzuak Udalarentzat suposatzen duen defizita murriztu aldera hartutako erabakia izan dela jakinarazi dute Mundakako Udaletik. Izan be, zerbitzu horren baitan baitago garraioa eta sastarren eta hondakinen deuseztatzea.
Herritarren artean hondakinen birziklapena sustatzen du Udalak. Zenbat eta gehiago erabili zerbitzu horrek sortzen duen gastua murriztu daitekeela uste dute. Horretarako, mundakarrek erabilitako olio batze zerbitzua dute herrian eta baita birziklatzea errazten duten lurpeko edukiontziak.
Udaletxeko areto nagusiaren erabilera ordaindu egingo da
Udal-ordenantzek berritasun bat izango dute datorren urtera begira, eta hori ere azkeneko udalbatzarrean onartu zuten. 2011. urtetik aurrera udaletxeko areto nagusiaren erabilera, ezkontzak egiteko, adibidez, ordaindu egin beharko da. 60 euro izango dira ordaindu beharrekoak.