Garabi batekin aterako dute ‘Motxo’
Bermeoko Motxo arrantza-ontzia Deba eta Zumaiako itsaslabarretik ateratzeko garabi bat erabiliko dute, Baleike.com Zumaiako webguneak jakinarazi duen moduan. Erabiliko duten garabi horrek 50 metrotik egin dezake lan, eta Motxo leku seguru batean utziko...
Bermeoko Motxo arrantza-ontzia Deba eta Zumaiako itsaslabarretik ateratzeko garabi bat erabiliko dute, Baleike.com Zumaiako webguneak jakinarazi duen moduan. Erabiliko duten garabi horrek 50 metrotik egin dezake lan, eta Motxo leku seguru batean utziko luke.
Motxo ateratzeko plangintza Usabiaga garabi enpresak aurkeztu du. Ontzia itsasotik kanpo dagoenean, harraldean geratzen diren materialak garbituko dituzte, eta arrantzontzia bertan zatikatuko dute, garraiatu ahal izateko. Hondakinak sailkatu ondoren, bakoitza dagokion tratamendu gunera eramango da.
Epeak
Egokitze lanak egin eta garabia muntatzeko astebete beharko lukete. Ondoren, egun batean ontzia harraldetik ateratzeko gai izango litzatekeela azaldu dute. Azkenik bi astetan ontzia zatikatuko lukete.
Lan guzti horiek egiteko Gruas Usabiaga enpresak 255.000 euroko aurrekontua aurkeztu du.