Sozioekonomia Udal planaren laugarren hitzaldia, astelehenean
Datorren astelehenean Busturiko Sozioekonomia Udal Plana osatzeko egiten ari diren laugarren hitzaldi-eztabaida egingo dute. 19:30ean izango da Altamirako Kultura Etxean. Oraingoan, «gainbeheran dagoen baina aukera paregabeak» eskaintzen dituen nek...
Datorren astelehenean Busturiko Sozioekonomia Udal Plana osatzeko egiten ari diren laugarren hitzaldi-eztabaida egingo dute. 19:30ean izango da Altamirako Kultura Etxean.Oraingoan, «gainbeheran dagoen baina aukera paregabeak» eskaintzen dituen nekazaritzari eta abeltzaintzari buruz mintzatuko dira.Busturiko Udaleko zinegotziez gain, EHNE elkarteko Ainhoa Suberbiola baserritarra izango da bertan, eta landuko dituzten gaiak jarduera sozioekonomikoarekin lotuta egongo dira.