Psikomotrizitate gela egokitu dute Urretxindorra eskolan
Muxikako Urretxindorra eskolan psikomotrizitate gela zabaldu berri dute. Isidro Rodriguez eskolako zuzendaria, "pozik" azaldu da eskolak gero eta zerbitzu onagoa eskaintzen duelako. Psikomotrizitate gela, bi eta zazpi urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta 5000 euro inguru behar izan dituzte egokitzapena egiteko.
Muxikako Urretxindorra eskolan psikomotrizitate gela zabaldu berri dute. Isidro Rodriguez eskolako zuzendariak azaldu bezala, “orain gutxi amaitu ditugu gela egokitzeko lanak eta dagoeneko, haurrek gune berria erabili dezakete”. Zuzendaria “pozik” azaldu da eskolak gero eta zerbitzu onagoa eskaintzen duelako.
Psikomotrizitate gela, bi eta zazpi urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta 5000 euro inguru behar izan dituzte egokitzapena egiteko. Rodriguezen esanetan, “Udalaren, zein Finsa-Inamaren laguntzari esker lortu dugu gela berri bat zabaltzea eta beraiei eskerrak ematea nahitaezkoa da”. Bestela, Udalaren eta enpresaren laguntzarik gabe, egokitzapenak egitea zein materiala erostea “ezinezkoa” izango litzatekela uste du. Dioenez, “eskolak ez dauka horrelako gastu bati aurre egiteko aukerarik”. Ildo horretatik, Inamak “diru-laguntza” eman du eta Udalak gela kudeatuko du.
Rodriguezek azaldu bezala, “azken bost urteetan esfortsu handia egin dugu eskolak eskaintzen dituen zebitzuak hobetzeko eta psikomotrizitate gela hobekuntza horien baitan kokatzen dugu”. Gauzak horrela, gaur egun zerbitzu hobeagoak eskaintzen dituztela eta baliabide gehiago dituztela argudiatzen du zuzendariak.
Azken bost urteetan, esaterako, erreformak egin dituzte eskolan, haurtzaindegi zerbitzua sortu dute, ordutegiz kanpoko harrera zerbitzua ezarri dute eta psikomotrizitate gela egokitu dute besteak beste. Rodriguezen esanetan, “eskola asko hobetu da, baina baditugu etorkizunerako erronkak ere”. Dioenez, eskolan “gimnasio estali bat” eraikitzea izango litzateke hurrengo pausua.