Bizikletaz bizi jaialdia egingo du Madariaga Dorretxeak domekan
Busturiko Madariaga Dorretxean kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Bizikletaz Bizi festa antolatu du domekarako. Jaialdi horren helburu nagusia eguneroko bizitzan txirrinduaz bizitzeak dituen onurak adieraztea dela azaldu dute zentroko arduradunek. 10:00etan hasiko da jaialdia eta 14:00ak aldera arte luzatuko da. Goizean zehar, bi jarduera nagusi izango dira. Alde batetik, BTT martxa eta bestetik, bizirkuito familiarra. BTT martxa: 10:00etan emango diote hasiera Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, Busturiko txirrindularien elkartearen eta Busturialdeko BTT zentroaren laguntzarekin antolatu duen martxari. Hamalau urtetik gora dituzten horiek parte hartu ahal izango dute. Guztira, 20 kilometroko ibilbidea izango da gutxi gorabehera bi ordutan egitekoa. Parte-hartzaileek derrigorrezkoa dute, gainera, kaskoa eroatea. Bost euro ordaindu beharko dira, eta zapatua dute izena emateko azken eguna, 94-687 04 02 telefonora deituta edo info@torremadariaga.org-era emaila bidaliz. Bizirkuito familiarra: Zirkuito hori etxeko txikienei begira antolatu dutela jakinarazi dute, eta parte hartzea doakoa da. Bizirkuito familiarra martxaren zailtasuna «minimoa» dela esan dute. Izan ere, Madariaga Dorretxearen inguruan dagoen zirkuito zirkularrean egingo dute ibilbidea. Aurretiaz izena-ematea derrigorrezkoa da proba horretan ere, nahiz eta doakoa izan. Doako bisitak Domekan Euskadiko Biodibertsitate Zentrora bizikletaz hurbiltzen diren horiei guztiei Zentroa dohainik bisitatzeko sarrera bat emango dietela azaldu dute Dorretxeko arduradunek. Gainera, goizean zehar, bizikletentzako mekanika tailerra eta Euskadiko BTT [...]
Busturiko Madariaga Dorretxean kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Bizikletaz Bizi festa antolatu du domekarako. Jaialdi horren helburu nagusia eguneroko bizitzan txirrinduaz bizitzeak dituen onurak adieraztea dela azaldu dute zentroko arduradunek. 10:00etan hasiko da jaialdia eta 14:00ak aldera arte luzatuko da. Goizean zehar, bi jarduera nagusi izango dira. Alde batetik, BTT martxa eta bestetik, bizirkuito familiarra.
- BTT martxa: 10:00etan emango diote hasiera Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, Busturiko txirrindularien elkartearen eta Busturialdeko BTT zentroaren laguntzarekin antolatu duen martxari. Hamalau urtetik gora dituzten horiek parte hartu ahal izango dute. Guztira, 20 kilometroko ibilbidea izango da gutxi gorabehera bi ordutan egitekoa. Parte-hartzaileek derrigorrezkoa dute, gainera, kaskoa eroatea. Bost euro ordaindu beharko dira, eta zapatua dute izena emateko azken eguna, 94-687 04 02 telefonora deituta edo info@torremadariaga.org-era emaila bidaliz.
- Bizirkuito familiarra: Zirkuito hori etxeko txikienei begira antolatu dutela jakinarazi dute, eta parte hartzea doakoa da. Bizirkuito familiarra martxaren zailtasuna «minimoa» dela esan dute. Izan ere, Madariaga Dorretxearen inguruan dagoen zirkuito zirkularrean egingo dute ibilbidea. Aurretiaz izena-ematea derrigorrezkoa da proba horretan ere, nahiz eta doakoa izan.
Doako bisitak
Domekan Euskadiko Biodibertsitate Zentrora bizikletaz hurbiltzen diren horiei guztiei Zentroa dohainik bisitatzeko sarrera bat emango dietela azaldu dute Dorretxeko arduradunek.Gainera, goizean zehar, bizikletentzako mekanika tailerra eta Euskadiko BTT zentroari buruzko informazio puntua izango da ikusgai Madariaga Dorretxearen inguruetan.