Ajangizko toponimia lana ikusgai izango da inprentara bidali aurretik
Ajangizko Udalak toponimia lana ikusgai jarriko du Eleizalde auzoko Kultur Etxean. Erakusketa, barikuan zabalduko dute eta bertan izango da ikerketa zuzendu duen Mikel Gorrotxategi euskaltzaina. Gorrotxategik lana nola egin duten azalduko du eta lortu dituzten emaitzen berri emango du. Toponimia lanaren aurkezpena, 19:00etan izango da
Ajangizko Udalak toponimia lana ikusgai jarriko du Eleizalde auzoko Kultur Etxean. Erakusketa, barikuan zabalduko dute eta bertan izango da ikerketa zuzendu duen Mikel Gorrotxategi euskaltzaina. Gorrotxategik lana nola egin duten eta lortu dituzten emaitzen berri emango du.
Toponimia lanaren aurkezpena, 19:00etan izango da eta Udalak ajangiztar guztiak Kultur Etxera gerturatzea nahi du. Izan ere, lana erakusketan dagoen bitartean, azken zuzenketak egiteko aukera izango da, baina behin erakusketa bukatutakoan, inprentara bidaliko dute.
Erakusketa barikuan aurkeztuko dute, baina nahi dutenek, hurrengo egunetan be izango dute toponimia lana ikusteko aukera. Zapatu eta domekan esaterako, 11:30etik 14:00etara izango dira zabalik Kultur Etxeko ateak.
Datorren astean, bestalde, astelehenetik barikura izango da lana ikusteko aukera. 18:00etatik 20:00etara bisitatu daiteke toponimia lana.