Joan Mari Torrealdairentzat da 2010eko Lauaxeta saria
Bizkaiko Foru Aldundiak Juan Mari Torrealdai foruarrari eman dio 2010eko Lauaxeta saria. Sari horren bitartez, Aldundiak aintzat hartu gura ditu “gure hizkuntza eta euskal kultura sustatu, hedatu eta normalizatzeko lanetan egindako ahaleginengati...
Bizkaiko Foru Aldundiak Juan Mari Torrealdai foruarrari eman dio 2010eko Lauaxeta saria. Sari horren bitartez, Aldundiak aintzat hartu gura ditu “gure hizkuntza eta euskal kultura sustatu, hedatu eta normalizatzeko lanetan egindako ahaleginengatik nabarmendu diren pertsonak, taldeak eta erakundeak”.
Aurtengoa Lauaxeta sarien seigarren edizioa da, eta Torrealdai foruarrak Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiaren eskuetatik hartuko du saria abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunen baitan.
Juan Mari Torrealdai Foruan jaio zen 1942an. Psikologoa, kazetaria eta idazlea da. 2007. urtetik aurrera, euskaltzain osoa ere bada.