“Erlaxatzeko eta urtea ondo amaitzeko” irteera antolatu dute
Mendatako Udalak bidaia antolatu du herriko biztanleak «estresa kentzeko eta urtea ondo amaitzeko aukera izan dezaten. Zapatuan, hilaren 20a, Lekeitioko Talasoterapia Zita zentroan izango dira eta bertan bazkalduko dute. Izena emateko azkenengo eguna, bihar izango da.
Mendatako Udalak bidaia antolatu du herriko biztanleak «estresa kentzeko eta urtea ondo amaitzeko” aukera izan dezaten. Ildo horretatik, zapatuan, Lekeitioko Talasoterapia Zita zentroan izango dira eta Lekeition bertan bazkalduko dute.
Izena emateko azkenengo eguna, bihar izango da eta telefono zenbaki bi jarri dituzte eskuragarri herritarrak apuntatzeko. Alde batetik, 94 625 47 22 telefonora deitu daiteke 9:00etatik 14:00etara, aste barruan. Bigarren aukera, 94 625 72 04 telefono zenbakira deitzea da. Telefono zenbaki horretan, bihar eman dezakete izena interesatuek 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Talasoterapia ziruitua egin eta bazkari jan nahi dutenek hamabost euro ordaindu beharko dituzte. Jatera joan nahi dutenek, bestalde, hamar euro ordaindu beharko dituzte.
Egun pasa Lekeition
Mendatarrek 10:00etan hartuko dute autobusa Elexalde auzoan, eta Lekeitiorantz abiatuko dira. 12:00etan Erlaxazio zirkuitua egingo dute nahi duten guztiek eta ostean, bazkaldu egingo dute Lekeition bertan. Mendatara bueltatzeko autobusa, bestalde, 19:00etan irtengo da Lekeitiotik.