Babes Ofizialeko hogei etxebizitza zozkatuko ditu Udalak abenduaren 15ean
Abenduaren 15ean Beruala San Martinen sustatzen ari den eraikineko hogei etxebizitzak zozkatuko dituzte. Etxebizitza guztiek trastelekua eta aparkalekua izango dituztela jakinarazi du Josu Azaola Berualako arduradunak. Eraikineko etxebizitza guztiak Ba...
Abenduaren 15ean Beruala San Martinen sustatzen ari den eraikineko hogei etxebizitzak zozkatuko dituzte. Etxebizitza guztiek trastelekua eta aparkalekua izango dituztela jakinarazi du Josu Azaola Berualako arduradunak. Eraikineko etxebizitza guztiak Babes Ofizialekoak izango dira.
300 lagun inguru
Bermeoko bizilagunentzako etxebizitzak direla azaldu du Azaolak. Beraz, Etxebideren zerrendan zeuden hainbat lagun kanpoan utzi behar izan dituztela adierazi du, «asmoa zerrendan bermeotarrak bakarrik egotea delako».
Babespeko hogei etxebizitza dira zozkatuko dituztenak:
- Gela bikoak.
– Zenbat: bost etxebizitza.
– Tamaina: 61,67 eta 75 metro kuadro artekoak.
– Prezioa: 119.100 eta 130.200 euro bitartean. - Hiru gelakoak.
– Zenbat: hamaika etxebizitza.
– Tamaina: 77 eta 85,30 metro kuadro artekoak.
– Prezioa: 131.712 eta 140.000 euro bitartean. - Lau gelakoak.
– Zenbat: lau etxebizitza.
– Tamaina: 86 eta 90 metro kuadro artekoak.
– Prezioa: 139.600 eta 141.200 euro artean.
2011. urteko apirilerako prest izatea aurreikusten dute.