Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, emakumezko bat jotzeagatik eta poltsa lapurtzeagatik
Gizonezko bat atxilotu zuen Erztaintzak domeka goizaldean, emakumezko bat jotzeagatik eta poltsa lapurtzeagatik. 03:20 aldera gertatu zen erasoa, Gipuzkoa kalean. Emakumezkoa atzetik harrapatu zuen lapurrak, eta lurrera bota zuen. Ahoa eskuarekin estal...
Gizonezko bat atxilotu zuen Erztaintzak domeka goizaldean, emakumezko bat jotzeagatik eta poltsa lapurtzeagatik. 03:20 aldera gertatu zen erasoa, Gipuzkoa kalean. Emakumezkoa atzetik harrapatu zuen lapurrak, eta lurrera bota zuen. Ahoa eskuarekin estali zion, zaratarik egin ez zezan. Lurrean zegoela bere burua defendatzen saiatu zen emakumezkoa, baina lapurrak ostikoa jo eta poltsa kendu zion.
Gertatutakoa berehala salatu zuen biktimak, eta poliziak lapurraren bila hasi ziren. Juan Calzada kalean ikusi zuten lapurrarekin deskribapenarekin bat egiten zuen gizonezkoa. Haren bila joan zirenean lapurrak eskuan zeukan poltsa zakarrontzira bota zuen. Poltsa salaketa jarri zuen emakumearena zela egiaztatu eta han bertan atxilotu zuten 35 urteko gizonezkoa, biolentzia erabilita lapurreta egiteagatik.