Kultura diputatuak 100.000 euro gordeko ditu “badaezpada” Guggenheim Urdaibai proiektuarentzat
Kultura diputatu Josune Ariztondok atzo jakinarazi zuenez, 2011ko aurrekontuetan 100.000 euro gordeko dituzte Guggenheim Urdaibairentzat, “badaezpada”. Diru kopuru hori aurreikusita ez dauden eginbeharrekoen gastuak ordaintzeko litzatekeela...
Kultura diputatu Josune Ariztondok atzo jakinarazi zuenez, 2011ko aurrekontuetan 100.000 euro gordeko dituzte Guggenheim Urdaibairentzat, “badaezpada”. Diru kopuru hori aurreikusita ez dauden eginbeharrekoen gastuak ordaintzeko litzatekeela azaldu zuen, Batzar Nagusietan. “Inori ez zaio izkutatu Espainiako Gobernuarekin elkalanerako akordioa dugula, Kosten Legea kontuan hartuta proiektua garatzeko dauden aukerak aztertzeko”. Beraz, diru hori gordeko du Kultura sailak, “prozesu horretan guk ezer egin behar badugu ere”.