Hereneguneko denboraleak, Busturialdea arraun taldearen egoitzan kalte ugari sortu zituen. Patxi egurrola taldeko presidentearen esanetan, «traineruak zulo bat du, txalupa ondatuta dago, txaluparen motoreetara ura iritsi da eta atea apurtuta dago». Egurrola, «kezkatuta» agertu da. Izan ere, «azkenaldian» itsasoa «gehiegitan» sartu da taldearen egoitza barrura eta kalte horiek ordaintzeko «dirurik ez» dute. Presidentearen hitzetan, «urak, trainerua uretara jeisteko dagoen aldapatik gora egiten du eta ondoren atea kolpatzen du bortizki». Dioenez, Elantxobeko «portua berriztu dutenetik» hirutan sartu da ura taldearen egoitzara. Hiru aldi horietan, egoitzako atea apurtu du itsasoaren indarrak, eta bitan trainerua zulatu du. “Kolpe gogorra izan da” Egurrolak azaldu duenez, «guretzat kolpe oso gogorra izan da». Denboraldi berria oraintxe hasi da eta ilusioz ekin nahi zioten urte berriari. Entrenatzaile berria, taldearen egitura berria… estreinatu behar zituzten baina denboraleak kezkati utzi ditu taldekideak. Taldeak zuen traineru bakarrak, zulo bat dauka orain. Momentu honetan gainera, trainerua ateratzeko atea ezin dute ireki eta «hankaz gora» dute materiala gordetzeko gela. Egurrolak jakinarazi bezala, «herenegun arratsaldeko itsasgorarekin kalte gehiago ez izateko soldatu egin zuten atea». Izan ere, goizaldeko lehenengo itsasgorak hautsi zen. Presidenteak dioenez, «07:00etan iritsi nintzen eta atea apurtuta zegoen». Ezin gastuei aurre egin Egurrolaren esanetan, «taldeak ezin die gastu ekonomiko hauei aurre [...]
Zapatu honetan, hilaren 13a, Mendatako gazteak Arabako upategi bat bisitatzen izango dira. Hain zuzen Samaniegoko (Araba) Baigorri upategia bisitatuko dute. Izena emateko azkenengo eguna gaur da.
Hirugarren ikasturtean sartu da Kafea eta galletak kultur saioa. Hilero antolatzen dituzten kontzertu-solasaldiak ezagunak dira dagoeneko, baai Gernika-Lumon zien herritik kanpo ere. Azken bi urteetan, gainera, publiko finkoa eta fidela lortu dutela azaldu du Ibon Rodrigezek. Antolatzaileetako bat da bera, eta saioetan jende asko batzen ez den arren, kopuruak ez diela kezkatzen azaldu du. “Pozik gaude, eta parte-hartzea handia izaten da”. Formatu berezia Kafea eta galletak antolatzen hasi zirenean zerbait desberdina egin gura zutela azaldu du Rodrigezek. “Hasierako ideia disko-foruma egitea zen, baina lehenengo saioan Xabier Montoiak kontzertua eman zuen, eta ondo atera zen”. Leire Lopez du bidelagun Rodrigezek, eta formatua hori izan zitekeela pentsatu zuten: “Alegia, talde edota bakarlariren bat gonbidatu eta hark aukeratzen duen diskoa entzutea. Disko hori komentatu egiten dugu gero, eta gonbidatuak kontzertua ematen du”. Hala, gonbidatur berriak hartzen ditu Gernika-Lumoko gaztetxeak hilabetero, eta hark aukeratutako musikarekin “ikastea” dute helburu Kafea eta galletak saioetako jarraitzaileek. “Disko horiek gehienetan ezezagunak izaten dira, eta horiengandik ikasi egiten dugu”. Helburu didaktikoa ere badu, beraz, kultur jarduera horrek. Joan den zapatuko saioaren ostean, hurrengoan beste bat Hilabetero saio bat antolatzen duten arren, azaroan bi saio egingo dituzte. Joan den zapatuan egin zuten hogeigarrena, Ornitorrinkus emanaldiagaz. Zapatu honetan, berriz, Kokoshca taldea [...]
Iñaki Bengoa gaztea atxilotu du Ertzaintzak gaur goizean, Busturian, eta 15:30ak arte haren etxea miatzen aritu dira, Axpe auzoan. Herrizaingo sailak eman du atxiloketaren berri, baina Madrilgo Auzitegi Nazionalak eman du Bengoa atxilotzeko agindua. H...
Kultura diputatu Josune Ariztondok atzo jakinarazi zuenez, 2011ko aurrekontuetan 100.000 euro gordeko dituzte Guggenheim Urdaibairentzat, “badaezpada”. Diru kopuru hori aurreikusita ez dauden eginbeharrekoen gastuak ordaintzeko litzatekeela...