Kalte ugari sortu ditu denboraleak Busturialdea Arraun Taldearen egoitzan
Hereneguneko denboraleak, Busturialdea arraun taldearen egoitzan kalte ugari sortu zituen. Patxi egurrola taldeko presidentearen esanetan, «traineruak zulo bat du, txalupa ondatuta dago, txaluparen motoreetara ura iritsi da eta atea apurtuta dago». Egurrola, «kezkatuta» agertu da. Izan ere, «azkenaldian» itsasoa «gehiegitan» sartu da taldearen egoitza barrura eta kalte horiek ordaintzeko «dirurik ez» dute. Presidentearen hitzetan, «urak, trainerua uretara jeisteko dagoen aldapatik gora egiten du eta ondoren atea kolpatzen du bortizki». Dioenez, Elantxobeko «portua berriztu dutenetik» hirutan sartu da ura taldearen egoitzara. Hiru aldi horietan, egoitzako atea apurtu du itsasoaren indarrak, eta bitan trainerua zulatu du. “Kolpe gogorra izan da” Egurrolak azaldu duenez, «guretzat kolpe oso gogorra izan da». Denboraldi berria oraintxe hasi da eta ilusioz ekin nahi zioten urte berriari. Entrenatzaile berria, taldearen egitura berria… estreinatu behar zituzten baina denboraleak kezkati utzi ditu taldekideak. Taldeak zuen traineru bakarrak, zulo bat dauka orain. Momentu honetan gainera, trainerua ateratzeko atea ezin dute ireki eta «hankaz gora» dute materiala gordetzeko gela. Egurrolak jakinarazi bezala, «herenegun arratsaldeko itsasgorarekin kalte gehiago ez izateko soldatu egin zuten atea». Izan ere, goizaldeko lehenengo itsasgorak hautsi zen. Presidenteak dioenez, «07:00etan iritsi nintzen eta atea apurtuta zegoen». Ezin gastuei aurre egin Egurrolaren esanetan, «taldeak ezin die gastu ekonomiko hauei aurre [...]
Hereneguneko denboraleak, Busturialdea arraun taldearen egoitzan kalte ugari sortu zituen. Patxi egurrola taldeko presidentearen esanetan, «traineruak zulo bat du, txalupa ondatuta dago, txaluparen motoreetara ura iritsi da eta atea apurtuta dago». Egurrola, «kezkatuta» agertu da. Izan ere, «azkenaldian» itsasoa «gehiegitan» sartu da taldearen egoitza barrura eta kalte horiek ordaintzeko «dirurik ez» dute.
Presidentearen hitzetan, «urak, trainerua uretara jeisteko dagoen aldapatik gora egiten du eta ondoren atea kolpatzen du bortizki». Dioenez, Elantxobeko «portua berriztu dutenetik» hirutan sartu da ura taldearen egoitzara. Hiru aldi horietan, egoitzako atea apurtu du itsasoaren indarrak, eta bitan trainerua zulatu du.
“Kolpe gogorra izan da”
Egurrolak azaldu duenez, «guretzat kolpe oso gogorra izan da». Denboraldi berria oraintxe hasi da eta ilusioz ekin nahi zioten urte berriari. Entrenatzaile berria, taldearen egitura berria… estreinatu behar zituzten baina denboraleak kezkati utzi ditu taldekideak. Taldeak zuen traineru bakarrak, zulo bat dauka orain.
Momentu honetan gainera, trainerua ateratzeko atea ezin dute ireki eta «hankaz gora» dute materiala gordetzeko gela. Egurrolak jakinarazi bezala, «herenegun arratsaldeko itsasgorarekin kalte gehiago ez izateko soldatu egin zuten atea». Izan ere, goizaldeko lehenengo itsasgorak hautsi zen. Presidenteak dioenez, «07:00etan iritsi nintzen eta atea apurtuta zegoen».
Ezin gastuei aurre egin
Egurrolaren esanetan, «taldeak ezin die gastu ekonomiko hauei aurre egin. Trainerua konpontzea lehendabizikoa da, baina ondatutako beste materiala ere konpondu beharko dugu». Dirurik ez dutela argudiatzen du, eta orain hiru urte bezala «Aldundiaren laguntza» izatea espero dute.