Etxebastar enpresako Erroxape atunontzia jazarri dute piratek Indiako Ozeanoan, enpresa horretako arduradunek baieztatu dutenez. Eraso hori ez da azken egunotan jazo den bakarra, berriki Elai-Alai eta Demiku ontziak ere erasotu baitituzte. Bi horiek er...
Ajangizko Udalak urte bukaerarako izango du prest herriko toponimia lana. 760 toponimo inguru aurkitu dituzte herriko bolondresek eta orain mapetan kokatu behar dituzte leku izenak. Toponimoen mapa kaleratu aurretik, Udalak lanaren erakusketa egingo du azaroan, Mendieta auzoko kultur etxean.
Kostaldea alerta gorrian egongo da gaur denboralearen eraginez olatuek sortzen duten arriskuagatik. Busturialdeko kostaldean ari da igartzen denboralearen eragina, olatuak nabarmenak ari dira-eta izaten. Olatuek Bermeoko olatu hormako zati bat apurtu ...
Sukarrietako San Antonio hondartzaren parean gaur arratsaldean aurkitu duten hilotza Bermeon erreskatatu nahian ibili diren gizonezkoarena dela jakinarazi du Herrizaingo sailak. San Antonio hondartzaren eta Muruetako ontziolaren artean aurkitu dute gor...
Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntza hartuko dute Gernika-Lumoko Bakearen Museoko Fundazioak eta Ziortza-Bolibarreko Udalak. Hain zuzen, Bakearen Museoan jarduerak egitea laguntzeko emango dio Aldundiak laguntza Gernikako Fundazioari. Horrela, 110.5...
“Irtenbidea” gura dutelako, elkarretaratzea egingo dute Inamako langileek barikuan. Hala erabaki du enpresa komiteak, gaur goizean egin duten batzarrean. Ordu erdiko protesta egingo dute, Gernika-Lumon. Merkurio iturriaren aurrean batuko dira, 11:00etatik 11:30era. Enpresa komiteko bozeramale David Palaciosek azaldu legez, “elkarretaratzea egiteaz gain, Inamako langileok bizi dugun egoeraren berri emango diegu herritarrei. Horretarako, eskuorriak banatuko ditugu”. Besteak beste, beraien lanpostuak “kolokan” daudela jakinarazi gura diete herritarrei, eta enpresari Ingurumen Legea betetzeko exijitzeaz gain, eskumendun arduradun politikoei enpresari eta hango langileei irtenbide bat emateko eskatu gura diete. Jaurlaritzagaz batzarra, astelehenean Datorren astelehenean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen saileko arduradunekin batuko dira langileen ordezkariak. Atzo Aldundiko ordezkariekin egin legez, arazoari aterabideak bilatzeko eskatuko diete. “Enpresa lekuz aldatzeko aukera berriro aztertzeko eskatuko diegu. Izan ere, Inama Ajangizeko industriagunera eramateak ez du zerikusirik Muxikakoa betetzearekin. Izan ere, Inama enpresak Muxikako industriaguneak dituenak baino metro koadro gehiago beharko lituzke. Berak bakarrik Ajangizeko industriagune ia osoa beteko luke, eta horrek ez luke oztopatuko Muxikara beste enpresa batzuk ekartzeak”. Beraz, Palaciosen esanetan, proposamen horri kasu egiteko eskatuko diete Ingurumen sailari; “bestela, alternatibak planteatu ditzaten. Eta Ingurumen sailak eskumenik ez duela esaten badigute Industria sailera joko dugu”. Enpresa, inbertitzeko prest Aldundiagaz atzo egin zuten batzarretik baikor atera ziren langileen ordezkariak. Garraio [...]
Zorua hobetzeko asmoz, Don Tello eta Mestikabaso kaleetan asfaltoa botako du Udalak, eta lan horiek gaur bertan hasiko ditu. Hain zuzen, Don Tello kalean hasiko dira gaur lanean, kalea fresatzen. Bihar ekingo diete asfaltatze lanei. Beraz, lanak amaitu...