`Motxo´ ontziko aztarnak erretiratzeko plana aurkeztu behar du armadoreak
Itsas-Kapitaintzak eta Kosta Mugapeak joan den eguenean Deba eta Zumaia arteko kosta inguruan hondoa jota geratu zen Motxo arrantza-ontziko armadoreari ontzia erretiratzeko duen plana lantzeko eta aurkezteko eskatu diote goizean. Plan horretan, armadoreak bere ontziko aztarnak erretiratzeko erabiliko dituen «moduak eta epeak» aurkeztu beharko ditu.
Espainiako Gobernuaren Sustapen Ministerioari dagokion Itsas-Kapitaintzak eta Eusko Jaurlaritzako Kosta Mugapeak joan den eguenean Deba eta Zumaia arteko kosta inguruan hondoa jota geratu zen Motxo arrantzontziko armadoreari ontzia erretiratzeko duen plana lantzeko eta aurkezteko eskatu diote goizean. Plan horretan, armadoreak bere ontziko aztarnak erretiratzeko erabiliko dituen «moduak eta epeak» aurkeztu beharko ditu.
Motxoko armadoreak ontziko aseguru-etxeko ordezkariekin batera, Itsas-Kapitaintzarekin eta Kosta Mugapearekin bilera izan du goizean. Bilera horretan hondoa jota dagoen ontziaren egoera aztertzeko aukera izan dute, eta gainera, handik ateratzeko dauden aukera posibleak ere aztertu dituzte.
Ezinezkoa da berriz flotaraztea
Zenbait komunikazio agentziek jakinarazi legez, joan den ostiralean osorik ateratzeko ahaleginak hutsegin ostean, ontzia ataldatzea beste aukerarik ez dagoela azaldu dute bileran. Hori dela eta, orain, armadoreari dagokio ontzia «zelan eta noiz» aterako duen zehaztea.