Argazkien erakusketa jarri du Elai-Alaik
Azaroaren 19ra arte,Elai-Alai dantzari taldearen argazki erakusketa izango da ikusgai, Elai-Ali aretoan. Zaharrak zein berriak, azken lauroegi urteetako historia batzen duen argazkien lagina ipini du dantzari taldeak. 1927koa da ikusgai dagoen agazkiri...
Azaroaren 19ra arte,Elai-Alai dantzari taldearen argazki erakusketa izango da ikusgai, Elai-Ali aretoan. Zaharrak zein berriak, azken lauroegi urteetako historia batzen duen argazkien lagina ipini du dantzari taldeak. 1927koa da ikusgai dagoen agazkirik zaharrena, eta 2010eko abuztukoa berriena, Errenteriko jaietakoa, hain zuzen.
Historiaren argazkia, argazkietan
Dantza taldearen historia ezagutzeko aukera ematen du erakusketak: sortu zeneko garai hura, erbestea, Pariseko emanaldiak, 60. hamarkadan berriro sortu zenekoa, XX. mende bukaera, gaur egungoa… Baina, garaiak garai, Elai-Alai dantzari taldeak herriko historia idazten nola lagundu duen ere kontatzen du erakusketak, argazkien bitartez. Izan ere, ohiko ekitaldiak antolatzeaz gain eta urteroko hitzorduetan parte hatzeaz gain, herri mugimenduan ere murgildu dela erakusten dute agazkiek: euskal presoen eskubideen aldeko ekimenetan, Astra herriarentzat eskatzeko mobilizazioetan, Calzada zaharren egoitzaren aldeko urteurren ekitaldietan…
Barikuan egin zuten erakusketaren inaugurazioa, eta ume,gazte zein nagusi, hainbat lagun batu ziren bertan.