Kultur jarduerak antolatzeko laguntzak emango ditu Udalak
Datorren urtean kultur jarduerak antolatzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Eako Udalak. Herriko elkarteek eta taldeek azaroaren 12ra arte izango dute eskaerak udaletxean aurkezteko aukera. Udalaren diru laguntza horiek eskatzeko interesa dut...
Datorren urtean kultur jarduerak antolatzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Eako Udalak. Herriko elkarteek eta taldeek azaroaren 12ra arte izango dute eskaerak udaletxean aurkezteko aukera.
Udalaren diru laguntza horiek eskatzeko interesa duten guztiek, eskaerarekin batera, zenbait dokumentu aurkeztu behar izango dituzte, Udaletik eskaera horien balorazioa egin dezaten. Alde batetik, herriko elkarteek eta taldeek proposatuko duten edo dituzten jarduera kulturalak zein proiekturen baitan kokatuta egongo diren azaldu beharko dute. Horrez gain, jarduera bakoitzaren aurrekontua eta eskatzen den laguntzaren zenbatekoa dokumentuan argi adierazi beharko da. Amaitzeko, elkarteek 2011. urterako proposatuko dituzten kultur jardueren kronograma aurkeztu beharko dute, ekitaldi bakoitza noiz eta non egingo duten azalduz.
Jardueren memoria
Horrez gain, 2010ean kultur jarduerak burutzeko diru laguntzak jaso zituzten taldeek 2011. urtean ere laguntza horiek eskatu nahi badituzte, 2010ean egindako jarduerak batzen dituen memoria ere aurkeztu beharko dute. Dokumentu horretan ekitaldien deskribapena, balorazioa, kartelak eta kronograma agertu beharko dira. Horrez gain, jarduera kulturalen fakturak ere aurkeztu beharko dituzte.