Izpiluetan babes publikoko etxeak egitea onartu du udalbatzak
Udalbatzak onartu egin du Busturiko Izpilueta auzoan babes publikoko etxebizitzak egiteko izapidea; orain, Bizkaiko Foru Aldundiaren iritzi teknikoen zain daude proiektuagaz hasteko. Aurreikuspenen arabera, laster etxebizitzak esleitzeko prozedura hasi...
Udalbatzak onartu egin du Busturiko Izpilueta auzoan babes publikoko etxebizitzak egiteko izapidea; orain, Bizkaiko Foru Aldundiaren iritzi teknikoen zain daude proiektuagaz hasteko.
Aurreikuspenen arabera, laster etxebizitzak esleitzeko prozedura hasiko dute, eta etxeen eraikuntza kudeatzeko aukerak zehaztuko lirateke. Era berean, izen-emateak eta zerrendak osatzeari ekingo liokete, baita konpromisoak sinatzeari ere.
Presapeko babes ofizialeko etxebizitzak
Bestalde, Presapeko babes ofizialeko etxebizitzen proiektuari Bizkaiko Foru Aldundiak jarritako helegitea onartu egin dute azkenean . Hain zuzen, aparkalekuek eta sarrera-irteerek errepidean zuten eraginaren inguruko alegazioa aukeztu zuen Foru Aldundiak. Gainera,URA agentziak proiektua aurrera eramateko behin-behineko baimena eman du, azterketa hidrologikoan zuzenketak egin ostean. Hori dela eta, Presapeko lehen fasea martxan da, sortutako arazoak desblokeatu ondoren.