Hiri-antolamendurako plana berrikusi beharko dute, oniritzia jasotzeko
Mendatako Udalak jakinarazi duenez, apirileko osoko bilkuran onartutako hiri-antolamendurako plan orokorrari zenbait emendakin egin dizkio Urdaibaiko Patronatuak. Hori dela eta, erakunde horrek plana bete-betean onar dezan, egindako iradokizunak aztert...
Mendatako Udalak jakinarazi duenez, apirileko osoko bilkuran onartutako hiri-antolamendurako plan orokorrari zenbait emendakin egin dizkio Urdaibaiko Patronatuak. Hori dela eta, erakunde horrek plana bete-betean onar dezan, egindako iradokizunak aztertu beharko ditu Udalak, horretarako prestutasuna agertu duelarik.
Hain zuzen, hirigintza edo ingurumen arloko zenbait aldaketa proposatu ditu Patronatuak, plana behin betiko onartu aurretik egin beharrekoak. Udaletik zehaztu dutenez, hiri-antolamendurako planak Elexaldeko gunea indartzea eta Albiz auzoa berkalifikatzea du helburu, zerbitzuen eskaintza gune horietan zentratzeko.
Elexalden bildu nahi ditu Udalak zerbitzuak eta udal azpiegiturak. Albizeri dagokionez, harremanetarako balioko duten espazio publikoak sortu nahi ditu Udalak bertan.
Hainbat etxebizitza
Bestalde, planak nekazal guneetan 35 etxebizitza egiteko aukera jasotzen du: hamar Marmiz-Solaurrenen, bederatzi Mendaturin, zortzi Zarran eta launa Olaben eta Urrutxuan. Elexalden, gehienez ere 50 etxebizitza aurreikusten ditu eta hemeretzi Albizen.