Gizarte larrialdietarako behar besteko laguntza eskatu du Udalak
Irailean egindako osoko bilkuran Bermeoko Udalak aho batez onartu zuen Eusko Jaurlaritzari herriak gizarte larrialdietarako behar duen behar besteko aurrekontu zenbatekoa jar dezan eskatzea, laguntza horien kontzeptuan egiaztatzen diren eta deialdiko baldintza guztiak betetzen dituzten beharrizan egoera guztiei erantzuteko gai izan daitezen. Bermeoko Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) osoko bilkuran aurkeztutako mozioa «herriak dituen benetako premiei erantzuna eman ahal izateko» aurkeztu zuten. Izan ere, egun, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzak, Bermeoko alkate Xabier Legarretak azaldu legez, «ez dira nahikoak herriak dituen gizarte larrialdietarako eskariei aurre egiteko». 2010. urtean Bermeoko Udalak gizarte larrialdietarako laguntzen eskaera handia izan duela azaldu du Legarretak, Udala «Eusko Jaurlaritzak emandako diruarekin eskaera eta behar guztiei erantzuteko gai ez» dela izan zehaztuz. 250. 000 euro Egun, herritarren eskaera guztiei aurre egiteko Udalak 250.000 euroko aurrekontua behar duela jakinarazi du Bermeoko alkateak. «Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak aditzera eman duen diru banaketa berriarekin, ez dugu behar besteko dirurik eskaera guztiak asetzeko». EAJk aurkeztutako mozioan azaltzen den moduan, «gure herritarrek behar gehien duten momentu honetan, egoera zailenean dauden momentu honetan, iturriak ezin du itxita egon. Eusko Jaurlaritzak ezin du iturria itxi gure herritarren egoerari bizkarra emanez». Mozioa aho batez onartu zuten joan den eguenean egindako osoko bilkuran, Eusko [...]
Irailean egindako osoko bilkuran Bermeoko Udalak aho batez onartu zuen Eusko Jaurlaritzari herriak gizarte larrialdietarako behar duen behar besteko aurrekontu zenbatekoa jar dezan eskatzea, laguntza horien kontzeptuan egiaztatzen diren eta deialdiko baldintza guztiak betetzen dituzten beharrizan egoera guztiei erantzuteko gai izan daitezen. Bermeoko Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) osoko bilkuran aurkeztutako mozioa «herriak dituen benetako premiei erantzuna eman ahal izateko» aurkeztu zuten. Izan ere, egun, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzak, Bermeoko alkate Xabier Legarretak azaldu legez, «ez dira nahikoak herriak dituen gizarte larrialdietarako eskariei aurre egiteko».
2010. urtean Bermeoko Udalak gizarte larrialdietarako laguntzen eskaera handia izan duela azaldu du Legarretak, Udala «Eusko Jaurlaritzak emandako diruarekin eskaera eta behar guztiei erantzuteko gai ez» dela izan zehaztuz.
250. 000 euro
Egun, herritarren eskaera guztiei aurre egiteko Udalak 250.000 euroko aurrekontua behar duela jakinarazi du Bermeoko alkateak. «Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak aditzera eman duen diru banaketa berriarekin, ez dugu behar besteko dirurik eskaera guztiak asetzeko».
EAJk aurkeztutako mozioan azaltzen den moduan, «gure herritarrek behar gehien duten momentu honetan, egoera zailenean dauden momentu honetan, iturriak ezin du itxita egon. Eusko Jaurlaritzak ezin du iturria itxi gure herritarren egoerari bizkarra emanez».
Mozioa aho batez onartu zuten joan den eguenean egindako osoko bilkuran, Eusko Alderdi Jeltzalearen eta Eusko Alkartasunaren botoekin. Mozioaren kopia bat Eusko Jaurlaritzara bidali dutela jakinarazi du Xabier Legarreta alkateak.