Gandiagari buruz idatzitako saiakera lanagatik Euskadi sarietako bat jaso du Azurmendik
Jose Azurmendi (Zegama, Giouzkoa, 1941) idazleak, Bitoriano Gandiagari buruzko saiakera lanagatik, Literaturako Euskadi saria jaso du saiakera sailean. Epaimahaikideek poesia eta filosofia lotuz, Gandiagaren “ikuspegi pertsonala” eman iz...
Jose Azurmendi (Zegama, Giouzkoa, 1941) idazleak, Bitoriano Gandiagari buruzko saiakera lanagatik, Literaturako Euskadi saria jaso du saiakera sailean.
Epaimahaikideek poesia eta filosofia lotuz, Gandiagaren “ikuspegi pertsonala” eman izana goraipatu dute. Diotenez, “bizitza oso bat biluzi zuen” Azurmendik `Azken egunak Gandiagarekin´ lanean.
Jakinarazi dutenez, “funtsean, bizitzaren, heriotzaren eta erlijioaren inguruko saiakera da, baina ez nolanahikoa”. Liburua idazterakoan, Azurmendik “antropologia, filosofia, literatura, soziologia…” harremanetan jarri dituela azpimarratu dute epaimahaikideek.
Gandiaga poeta handia, lagun min eta fraikide izan zuen Azurmendik Arantzazun (Gipuzkoa). Zegamarra “pozik” azaldu da saria jaso duelako.