Arteagan egingo dute Busturialdeko dantzari nagusien XXIV. eguna
Artie dantza taldeak XXIV. Busturialdeko dantzari nagusien eguna antolatu du azaroaren 13rako. Gautegiz Arteagan ospatuko dute egun hori. 19:00etan hasiko da ekitaldia, herriko frontoian. Dantza ugari eta askotarikoak ikusteko aukera paregabea izango d...
Artie dantza taldeak XXIV. Busturialdeko dantzari nagusien eguna antolatu du azaroaren 13rako. Gautegiz Arteagan ospatuko dute egun hori.
19:00etan hasiko da ekitaldia, herriko frontoian. Dantza ugari eta askotarikoak ikusteko aukera paregabea izango da egun horretan Gautegiz Arteagan. Dantza asko, eta baita hainbat dantza talde ere.
Eskualdeko herrietatik iritsiko dira dantzariak Gautegiz Arteagara. Nola ez, herrikoak bertako Artiekoak ere dantzan ikusteko aukera izango da. Bestetik, ohi legez, eskualdekoa izan ez arren Bakioko neska-mutilek ere parte hartuko dute Busturialdeko dantzarien egunean; hain zuzen, Itxas Alde dantza taldea gerturatuko da Arteagara. Bermeoko Alkartasuna, Mundakako Gazte Zar, Busturiko Irrintzi Alai, Foruko Urdaibai eta Gernika-Lumoko Elai Alai dantza taldeak izango dira gainontzeko taldeak.
Afaria eta erromeria
Dantzak amaitu ostean afaria egongo da. Afarira joan nahi duenak Aretxederreta kultur etxean. Ostean, dantz gehiagorako aukera izango dute erromerian.