Amaitu dituzte San Martin eliza berritzeko lanak
Bost urtean horretarako aukera izan gabe egon ostean, San Martin elizaz gozatzeko garaia heldu zaie foruarrei. Izan ere, amaitu dituzte dagoeneko eliza hori berritzeko lanak. Hartara, San Martin jaiekin batera inauguratuko dute azaroaren 11n eliza hori...
Bost urtean horretarako aukera izan gabe egon ostean, San Martin elizaz gozatzeko garaia heldu zaie foruarrei. Izan ere, amaitu dituzte dagoeneko eliza hori berritzeko lanak. Hartara, San Martin jaiekin batera inauguratuko dute azaroaren 11n eliza hori.
Hainbat izan dira bertan egindako lanak, baina, dudarik gabe, San Martinek izango duen beirazko lurzorua izango da zeresan handiena emango duena.
Beirazko lurzorua
165 metro koadroko azalera izango du beirazko plataforma horrek. Estatu mailan, orain arte hondakin arkeologikoak babesteko sortu den plataformarik handiena izango da. Daukan pantailak hezetasun baldintzak eta tenperatura egonkorrak mantenduko ditu. Horrela, hondarrak honda daitezen ekidingo da, bisitariek hurbiletik ikusi eta normaltasun osoz euren gainetik ibiltzeko aukera izango duten bitartean.