Milioi eta erdi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak Astra arma lantegia eraberritzeko
Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euro bideratuko ditu aurten, Astra arma-lantegia eraberritzeko. Bertan, `Sormen lantegia´ legez ezaguna izango den azpiegitura sozio-kulturala egingo dute. Jose Maria Gorroño alkateak iragan eguazteneko osoko bilkuran jakinarazi zuenez, Mikel Toral Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Sustapenerako zuzendariarekin hitz egin dute “eta bide egokitik goazela uste dut”. Jaurlaritzarekin adostutako proiektu berriak 2014. urterako bukatuta izatea da Udalaren asmoa. Azaldu dutenez, milioi eta erdi euroko partida “aurten” jasoko dute, baina datozen urteetako aurrekontuetan “diru gehiago jasotzea” aurreikusten dute.