15 urte beteko dira Busturialdeko Hitzak lehenengo zenbakia kaleratu zuenetik. Abenduaren 15a zan, 2005. urtea. Marijesien erronden berri eta HITZAk Bermeoko Udalagaz egindako hitzarmena jaso zituen lehenengo zenbakiaren azalak. Zortzi orrialdetan, Busturialdeko eguneroko albisteak euskara hutsean erakutsi zituen lehenengo publikazioa izan zen duela 15 urte kaleratu zena. Orduz geroztik, aldaketak izan ditu. Busturialdeko Hitza izatetik, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza izatera pasatu da, bi eskualdeotako proiektuek bat egitean. Orain, paperean, Busturialdeko 20 herrien albisteekin batera, Lea-Artibai eta Mutrikuk zenbatzen dituzten 13 herrietakoak ere ematen da.
Lantaldeak ere aldaketak izan ditu 15 urte hauetan, eta bulego aldaketak ere bizi izan ditu. Sortu zen kale berean du Busturialdeko Hitzak gaur egun bere egoitza.
Sarean, bere webgunea du Busturialdeko Hitzak, eta eskualdeko kontuak biltzen ditu, egunero. Atal berri honek Busturialdeko Hitzaren 15 urteetako errepasoa egin eta irakurleekin konpartitzea du helburu.