Bihar goizean, Otaganen Ereñoko IX. Zaldi Raid-a lehiatuko dute, eta iluntzeko txupinazoak emango die hasiera ofiziala San Joan jaiei. Txupina jaurti ondoren, makailao jana egingo dute, Roberto eta Idoia trikitilarien doinu alaiek girotuta.
Etzi, meza ostean Kabelinatxe dantza taldearen emanaldia ikusteko elkartuko dira bizilagunak. Arratsaldean, berriz, txantxiku txapelketa jokatuko dute.
San Joan bezperan, gauean, suaren inguruan batuko dira, papel eta traste zaharrak errez giro ederrean. Biharamunea, San Joan egunean, meza entzun eta hamaiketakoa jango dute Bustarrigane elkartean. Gero, arratsaldean briska txapelketa lehiatuko dute.
Egitaraua:
Bihar
- 09:00: Ereñoko IX. Zaldi Raid-a, Otaganen.
- 21:30: Txupinazoa.
- 22:00: Makailao jana, Roberto eta Idoia trikitilarien doinuekin girotuta.
Etzi
- 12:00: Meza nagusia.
- 13:00: Kabelinatxe dantza taldearen ikuskizuna.
- 18:00: Txantxiku txapelketa (3 sari egongo dira).
Ekainak 23, San Joan bezpera
Ekainak 24, San Joan eguna
- 11:00: Meza nagusia.
- Ondoren: Hamaiketakoa Bustarrigane elkartean.
- 18:00: Briska txaplketa eta txokolatea Nabarniz eta Ereñoko herritarrentzat.
Oharra: Briska txapelketan izena eman nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte bikoteko (txokolatea barne). Hiru sari banatuko dira.