Mari Angeles Arriaga eta Martin Txurruka, briska txapelketako irabazleak
Sanantonak ospatu dituzte Barinagan, asteburuan. Briskazaleek bete egin zuten frontoia zapatuan. Laja eta Narbaizak girotutako bertso afaria eduki dute Iturriaga eta Artza bertsolariekinFrontoi bete jendegaz hasi zituzten jaiak, zapatuan, Barinagan. Ja...
Sanantonak ospatu dituzte Barinagan, asteburuan. Briskazaleek bete egin zuten frontoia zapatuan. Laja eta Narbaizak girotutako bertso afaria eduki dute Iturriaga eta Artza bertsolariekin
Frontoi bete jendegaz hasi zituzten jaiak, zapatuan, Barinagan. Jaiak hasteko urteroko Briska Txapelketa antolatu zuen jai batzordeak, eta gogotsu hartu dute aurten ere jokorako hitzordua briskazaleek.28 bikotek parte hartu dute Barinagako Briska Txapelketan eta aurtengo irabazleak Martin Txurruka eta Mari Angeles Arriaga izan dira. Pozik hartu zituzten biek jai batzordekoek emandako txapelak eta 120 euroko saria.
Arratsaldean jokoa izan bazen protagonista, gauean bertsoak izan ziren. Aurten ere bertso afaria egon da Barinagan, oraingoan Joseba Artza eta Unai Iturriaga bertsolariekin. Afalostea, berriz, Laja II eta Narbaizak girotu zuten.
Gurdiaren zozketa
Urtero modura, jaietako azken egunean janariz betetako gurditxoa zotz egin zuten Barinagan. Aurtengo zenbaki irabazlea 1.824 izan da, eta ordezkoa, berriz, 2.503. Beti bezela, hamabost eguneko epea izango du zortedunak agertzeko.
Domekako mezaren ostean egin zuten zozketa, aurretik bestalde, ibilaldia egin zen Barinaga inguruetan zehar auzoko baserriak ezagutzeko.