Ehunka eskola ume bertsoen munduan
Mundu bat bertso egitasmoa Lea-Artibaiko eta Busturialdeko ikasgeletara bueltatu da. Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik, LHko ia 800 umek bertsolaritza landuko dute eskola orduetan.Mundu bat bertso ikasgeletan, eta ikasleen mundua bertsotan. Bizka...
Mundu bat bertso egitasmoa Lea-Artibaiko eta Busturialdeko ikasgeletara bueltatu da. Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik, LHko ia 800 umek bertsolaritza landuko dute eskola orduetan.
Mundu bat bertso ikasgeletan, eta ikasleen mundua bertsotan. Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik, Mundu bat bertso izeneko proiektua landuko dute ikastetxeetan aurten ere. Urrian hasi eta ikasturte amaiera arte, Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek bertsolaritza landuko dute eskola orduetan.Ander Elortegi da proiektuaren arduraduna Busturialdean, eta Jone Antxustegik du ardura hori Lea-Artibain. 550 ikasle batuko ditu proiektuak Busturialdean, eta 220 inguru Lea-Artibain. Lehen Hezkuntzako hamabi ikastetxe eta ikastola dira Busturialdean Mundu bat bertso proiektuagaz bat egin dutenak, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi. Izan ere, bat-batekoa landuko duten zazpi talde sortu dituzte eskualde horretan. Lea-Artibairen kasuan, Lehen Hezkuntzako hamabi ikastetxe daude proiektuaren barruan.
Ahozkotasunetik abiatuta, ikasleek hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonalak lantzea du asmo Bizkaiko Bertsozale Elkarteak herrialde osoko ikastetxeetan bultzatutako proiektuak.
Astero edo hamabostero, ordu batez, bertsolaritzaren oinarrizko ezagutza jasoko dute. Bertsoak jolasean, ariketak eginez edota ikus-entzunezkoak baliatuz landuko dituzte ikasleek.
Eta ikasturte amaiera heltzen denean, ikastetxetako ikasleak batu, eta jendaurreko saioa egingo dute. Jolasekin, asmakizunekin, edota antzezlanen bidez, bertsotarako trebetasuna erakutsiko dute. Bermeon, Gernika-Lumon, Ondarroan eta, ikasturte honetan lehenengoz, Markina-Xemeinen egingo dituzte topaketak.