Bihar abiatuko dira Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak. Xixiliren aurkezpena egin eta alkatearen pregoia entzun ondoren, Ortuberen Lagunak elkarteko kideak arduratuko dira aurten ikurrina eta Bermeoko bandera jasotzeaz. Bermeoko
itsas ondarea berreskuratzeko egiten ari diren “lan gogorra” eskertu gura die.
Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek azaldu duenez, “Ortube, %100ean bermeotarra den itsasontzia, berreskuratu beharreko altxorra dela uste dugu, eta lan horretan 25 lagun inguruk parte hartu dute; Bermeoko herria harro dago egiten ari diren lan horregatik”.
Xixili txiki eta arraunlaria erraldoi txikiak. Argazkia: bermeoarraunargazkiak
Bestalde, aurten, jaietako protagonista Xixiligaz batera, herriko gazte batzuek egindako
Xixili txiki eta
Arraunlaria erraldoi txikiek parte hartuko dute jaien hasieran. Urdaibairen jarraitzaile sutsuak diren erraldoi txiki horiek, herriko protagonista garrantzitsu bilakatu dira.