Eraso sexistarik ez du onartuko Bermeok. Eta, Andra Mari eta Santa Eufemia jaiei begira ere kanpaina berezia egingo dute. dute aurten ere. Oraingoan, gainera, Sareginek eta Erroxaperekin batera elkarlanean aritu da Bermeoko Udala ere.
Herriko alkate Idurre Bidegurenek esan duenez, «beste herri batzuetan gertatutakoak kontuan izanda, jaietan eraso sexisten kontrako kanpaina martxan jartzea beharrezkoa dela ikusi dugu». Herri eragileek modu positiboan baloratu dute Bermeoko Udalaren inplikazioa eta parte hartze aktiboa. Sareginek elkarteko Haizea Ramosek esan duenez, herrian erasoren bat gertatuz gero, erantzuna osotuagoa izango da. Orain arte, udalak bat egin izan du erasoak salatzeko emandako erantzunarekin.
Udalaren inplikazioa eta parte hartze aktiboagaz, erantzuna osotuagoa izango da
Baliabideak. Jaidxetan eraso sexistarik ez da kanpainaren leloa. Helburuak honakoak dira: eraso eta jarrera sexisten aurrean herritarrak informatzea eta aktibatzea, tabernarien aktibatze zuzena bultzatzea, baliabideak jartzea, erasotuari babesa eta laguntza ematea, erasoa salatzea eta erasotzailea baztertzea eta kanpoatzea. Halaber, erasotzailea identifikatzen laguntzeko ere eskatu dute. Erasoak salatzeko baliabideak, bestalde, baliabideak ipiniko dituzte herritarren eskura; hala, laguntza telefonoak jarriko dituzte jaietako programa liburuan; eta Bermeoko udaltzainen inplikazioa ere badute aurten erasoren bat emanez gero horri erantzuteko.
Iaz lau eraso salatu zituzten Bermeoko jaietan. «Muturreko erasoak ez direla izan» aipatu zuten Sareginek eta Erroxapek, baina «mikrotxamismoan kokatu daitezen erasoak ere salatu beharrekoak direla» nabarmendu zuten
Erantzuna. Erasoen kontrako kanpainarekin tabernari eta herritarrei era aktiboan erantzuteko eskatu diete. Orain arte, urtero, Txosna Batzordeagaz barne protokoloa landu izan dute, erasoei erantzuteko. Aurten, erasoren bat balego nola jokatu azaldu diete tabernariei ere. Erantzun aktiboa bultzatu gura dute. Horretako, jai egunetan erasoei buruzko informazioa zabalduko dutela esan du Bermeoko Udalak, eta kartelak, esku orriak, mahai-zapiak, pinak eta pegatinak zabalduko dituztela tabernetan, txosna gunean eta herriko leku publikoetan. Iaz lau eraso salatu zituzten Bermeoko jaietan. «Muturreko erasoak ez direla izan» aipatu zuten Sareginek eta Erroxapek, baina «mikrotxamismoan kokatu daitezen erasoak ere salatu beharrekoak direla» nabarmendu zuten. Hala, jaiekin gozatzeko, errespetua eta elkar ulertzea eskatu dute, emakumearen askatasuna aldarrikatuz.