Bertso desafioa gaur, Buztarrin, Lea-Artibai eta Hernaniren artean
Eneko Arrate, Nahia Ibarzabal, Iñaki Lersundi eta Lander Ibarluzea 'Aitxulua'-k egingo dute bertsotan Lea-Artibairen izenean. 20:00etan hasiko da saioaBertsotruk egitasmoaren baitan, Hernani eta Lea-Artibaiko bertso eskolen arteko bertso saioa egongo ...
Eneko Arrate, Nahia Ibarzabal, Iñaki Lersundi eta Lander Ibarluzea ‘Aitxulua’-k egingo dute bertsotan Lea-Artibairen izenean. 20:00etan hasiko da saioa
Bertsotruk egitasmoaren baitan, Hernani eta Lea-Artibaiko bertso eskolen arteko bertso saioa egongo da gaur, 20:00etan Buztarri tabernan. Helduen bertso eskolen arteko harremanak sustatu asmoz antolatu zen Bertsotruk, eta Lea-Artibaiko taldeak parte hartuko duen bigarren aldia izango da aurtengoa.Eneko Arrate eta Nahia Ibarzabal markina-xemeindarrek, Lander Ibarluzea Aitxulua etxebarritarrak eta Iñaki Lersundi ondarrutarrak egingo dute kantuan Lea-Artibairen izenean. Hernanitik datoz, berriz, Iker Osa, Oier Iurramendi, Andoni Mujika eta Arnaitz Lasarte.
Hirunaka
Bertso eskola parte hartzaileak hiruko multzotan bereizi eta bertso eskola bakoitzak bere multzoko beste biak hartzen ditu etxean; era berean, beste bi bertso eskolek antolatutako ekitaldira joaten dira. Horrela, Lea-Artibaiko bertsolariak Hernanin egon ziren lehenengo, 2016ko abenduaren 23an, eta bigarren saioa izango dute Markina-Xemeingoa. «Bertsolari ezberdinek parte hartzen dute, eta plazarik ez dutenei edo plaza gutxi dutenei aukera ematen saiatzen gara», azaldu dute Markina-Xemeingo Bertso-Eskolakoek. Xabat Galletebeitia eta Aissa Intzausti lekeitiarrek eta Alexander Idoeta ondarrutarrek hartu zuten parte Herneniko Sariketan.
Hernaniko Bertso-Eskolagaz gain, Sakanako Bertso-Eskola ere egokitu zaie taldean, eta eurekin ere egingo dute bertsotan.
Emanaldia doakoa izango da, eta bertsozaleak saiora gonbidatu dituzte Markina-Xemeingo Bertso-Eskolakoek.
Saioaren ostean, afaria edukiko dute parte hartzaileek.