Atzo ere, bertsozalez bete zituen Markina-Xemeingo Udal Pilotalekuko harmailak Kontzezioko bertso jaialdiak. Amaiur Kultur Elkarteak emanaldi berezira gonbidatutako sei bertsolari handiek ez zioten publikoeren usteei hutsik egin, eta lehen agurretik er...
Atzo ere, bertsozalez bete zituen Markina-Xemeingo Udal Pilotalekuko harmailak Kontzezioko bertso jaialdiak. Amaiur Kultur Elkarteak emanaldi berezira gonbidatutako sei bertsolari handiek ez zioten publikoeren usteei hutsik egin, eta lehen agurretik erakutsi zuten onena emateko prest zeudela. Jaialdiak aurrera egin ahala berotzen joan zen publikoa, eta txalo zaparradaz eskertu zituzten bertsolarien ateraldiak. Era askotako gaiak jarri zizkien bertsolariei gai-jartzaile lanetan jardun zuen Josu Goikoetxeak.
El padre de Cain telesaila, euskalkien eztabaida, Aitor Zabaleta Realzalearen heriotza eta gaixotasun arraroen gaia, besteak beste.