Azken finalaurrekoan lehiatuko dute Busturialdeko hiru bertsolarik
Zapatuan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa Larrabetzuko udal frontoian, 17:30etik aurrera. Guztira, sei lagun ariko dira bertsotan, eta horien artean izango dira bertoko bertsolariak ere: hain zuzen, Ander ...
Joan den asteburuan jokatu zuten bigarren finalaurrekoa, Basaurin. Beñat Ugartetxeak lortu zuen orduko garaipena, 508 puntu eskuratuta. Onintza Enbeita muxikarrak, aldiz, bigarren egin zuen hamaika puntu gutxiago lortu ostean. Lea-Artibaiko ordezkaritza ere bertan izan zen: Lekeitioko Xabat Galletebeitiak Enbeitak baino puntu bi gutxiago lortuta, 495 puntugaz bukatu zuen Basauriko saioa, eta Etxebarriko Joseba Artzak, aldiz, 442,5 puntugaz.
Markina-Xemeingo Nerea Ibarzabalek ere parte hartu du Udagoieneko fasean; hain zuzen, lehenengo finalaurrekoan aritu zen bertsotan, eta 482 puntu egin zituen orduan.
Azken finalaurrekoaren ostean jokatuko dute finala abenduaren 17an, Bilbon. Hiru finalaurrekoetako garaileak izango dira finalean, puntuazioz sailkatutako gainontzeko bertsolariekin batera. Guztira, zortzi lagun ariko dira kantuan, eta zapatuan Larrabetzun jokatuko duten saioan jakingo da zein izango den finalean lehiatuko den zortzikotea.