Jone Uria da lehenengo finalista
Markina-Xemeingo frontoian jokatu den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehen finalaurrekoko puntuazio onena eskuratu du. Nerea Ibarzabal izan da bigarrena514,5 puntugaz, Jone Uria Albizuri nagusitu zen zapatu arratsaldean Markina-Xemeingo frontoian jo...
Markina-Xemeingo frontoian jokatu den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehen finalaurrekoko puntuazio onena eskuratu du. Nerea Ibarzabal izan da bigarrena
514,5 puntugaz, Jone Uria Albizuri nagusitu zen zapatu arratsaldean Markina-Xemeingo frontoian jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehen finalaurrekoan. Hala, Uria, zuzenean sailkatu da abenduaren 17an jokatuko den finalerako.Herriko bertsolaria, Nerea Ibarzabal Salegi geratu zen bigarren sailkapenean. 482 puntu lortu zituen Ibarzabalek, eta herritarrek eskainitako sostengua eta txaloak eskertu zituen azken agurrean.
Eneko Abasolo Txabarri Abarkas izan zen puntuaketan hirugarrena; 478,5 puntu lortu zituen Abarkasek, hain zuzen. Oihana Bartra Arenas, Txaber Altube Sarrionaindia eta Joseba Barandiaran Andueza laugarrena, bosgarrena eta seigarrena izan ziren, hurrenez hurren. 476 puntu, 450,5 puntu eta 396,5 puntu lortu zituzten.
Hamarreko nagusian, zortziko txikian eta hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso kantatu behar izan zituzten bertsolariek kartzeko lanera heldu orduko. Binaka jardun zuten, eta era guzti- etako gaiak jarri zizkien Amaia Ugalde Begoña gai-emaileak.
Ez zuten lan erraza eduki epaileek. Lea-Artibaiko bi egon ziren epaimahaian, bertsolarien lana aztertzen: Ander Txakartegi Basterretxea berriatuarra eta Mirari Azula Aurrekoetxea lekeitiarra.
Lehen finalaurrekoa gogoz hartu zuten bertsozaleek, eta frontoiko jesarlekuak beteta egon ziren. Horrela, animorik eta jarraitzailerik ez zuten falta izan bertsolariek. Frontoiko harmailetan eskegita egon ziren eurak babesteko pankartak.
Bigarrena, domekan
Beste bi finalaurreko eta finala gelditzen dira txapelketa borobiltzeko. Bigarren finalaurrekoa domekan jokatuko da, Basauriko Artunduaga kiroldegian. Lea-Artibaiko ordezkari bi eta busturialdeko bat egongo dira bertan: Etxebarriko Joseba Artza Zubillaga, Xabat Galletebeitia Abaroa lekeitiarra eta Onintza Enbeita Maguregi muxikarra. Aitor Bizkarra Ruizek, Beñat Ugartetxea Ostolazak eta Imanol Uria Albizurik osatuko dute taldea.