Sindikatuaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta zahar etxeak kudeatzen dituzten enpresek
“entzungor” egin diete langilen eskaerei. Hori dela eta,
3 asteko greba iragarri du,
hilaren 24an hasita.
ELAk esan legez, joan den astean egin zuten batzarrean,
protestekin jarraitzea onartu zuten langileek aho batez. Era berean,
patronalak uriaren hasieran aurkeztutako
proposamenak “langileekiko duten errespetu falta” adierazten du. Bi urtean soldatak sei euro igotzea proposatu du, eta lanaldia bi ordu murriztea. Hala ere, sindikatuak salatu duenez, langileen lan karga arintzeko inolako neurririk ez dute proposatu.
Ardura, baina,
Bizkaiko Foru Aldundiarena ere badela azpimarratu du sindikatuak, eta ohartarazi du erakunde hori dela zahar etxeetan eskaintzen den
zerbitzuaren azken erantzulea. Zentzu horretan, esan du Aldundiarena ere badela irtenbideak proposatzeko ardura.
Irailean ere
bi asteko greba egin zuten zahar etxeetako langileek, lan baldintza duinak eta hitzarmena sinatzeko eskatzeko. Grebarako arrazoiak ere azaldu zituen sindikatuak orduan. Bizkaiko zahar etxeetako lan baaldintzak 1988. urtean finkatutakoak direla esan zuen ELAk. Protestarekin, beraz, langileek 1.200 euroko gutxieneko soldata eskatzen dute, eta 35 orduko lan astea.