Aurreko astetik zituzten bi segunduko abantailari beste zazpi segundo gehitu dizkiote Bou Bizkaiako arraunlariek, Hondarribiarekin lehia estuan.
Hondarribia izan da bigarrena, eta Orio hirugarren sartu da helmugara. Urdaibaik hiru urtez jarraian irabazi du Kontxako bandera; gaurkoa 120. kontxako bandera izan da.
Emakumezkoetan San Juan izan da Kontxako banderaren garailea, nahiz eta gaurko estropadako Hibaikako neskak izen diren onenak. Errenteriako ontziak segundo bakarra atera dioSan Juani, baina ia hiru atera behar zituen bandera eramateko.
Urdaibai Kontxako Banderaren garaile 2016 (Argazkia: Malen Aldalur/Irutxuloko Hitza)
Gaurko denborak gizonezkoetan
1.Bermeo: 19:52.52
2. Hondarribia: 19:59.58
3. Orio: 20:12.52
4. San Juan: 20:16.66
5. Kaiku: 20:21.72
6. Zierbena: 20:30.66
7. Tiran: 20:43.24
8. Donostiarra: 20:44.24
Bi jardunaldiak batuta:
1. Bermeo: 39:15.00
2. Hondarribia: 39:23.84
3. Kaiku: 39:57.06
4. Orio: 40:01.66
5. San Juan: 40:02.66
6. Zierbena: 40:24.00
7. Tiran: 40:41.10
8. Donostiarra: 41:05.14