Kantu inprobisatuak, Kontzekupean
'Europa bat-batean' egitasmoaren udaberriko bira Markina-Xemeinera ailegatu zen atzo. Horrela, Kontzekupeko oholtza gainean, herriko zein nazioarteko inprobisatzaileak kantuan ikusi eta entzuteko aukera egon zen. Nerea Ibarzabal eta Jon Martin bertsola...
‘Europa bat-batean’ egitasmoaren udaberriko bira Markina-Xemeinera ailegatu zen atzo. Horrela, Kontzekupeko oholtza gainean, herriko zein nazioarteko inprobisatzaileak kantuan ikusi eta entzuteko aukera egon zen. Nerea Ibarzabal eta Jon Martin bertsolariek, Sardiniako Simone Monni eta Paola Dentonik eta Kurdistan ordezkatuz Zinar Ala dengbêjak bere jardunaren erakustaldia egin zuten. Bertsolaritzaren jardunari, sardiniarren musikaltasun berezia, dengbêjaren exotismoa eta corrandisten alaitasuna gehitu zitzaizkien atzo, aparteko emanaldia osatuz.