Ander Elortegik irabazi zuen domekan egib zen bertso saioa
Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketako bigarren fasearen garaile izan zen Ander Elortegi gernikarra, domekan bermeoko kafe antzokian egin zen lehiaketanAnder Elortegi gernikarra gailendu zen domekan Bermeon ospatu zen Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketako b...
Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketako bigarren fasearen garaile izan zen Ander Elortegi gernikarra, domekan bermeoko kafe antzokian egin zen lehiaketan
Ander Elortegi gernikarra gailendu zen domekan Bermeon ospatu zen Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketako bigarren fasean.Jendez bete egin zen Kafe Antzokian egin zuten Udaberriko fasearen bigarren txandan, Elortegiren atzetik gelditu zen Julen Ibarguengoitia, gernikarra hau ere.
Horrela geratu ziren azken puntuazioak domekan: Ander Elortegi Garatea 179,25 puntu, Julen Ibarguengoitia Ordorika 159,5, Aitor Arrutia Azkueta 153, Jone Larrinaga Dañobeitia 147,5, Imanol Arrutia Azkueta 132 eta Dani de Miguel Avecilla 94 punturekin.
Partaideak zortziko handia, zortziko txikia, koplak eta bakarkako kategorietan erakutsi behar izan zituzten haien abileziak.
Domekako saioan, Olatz Larrinaga Caballero aritu zen gai emale. Epaimahaian berriz, Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu zuten. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu zen.
Final zortzirenak ari dira lehiatzen apiril eta maiatzera bitartean. 56 bertsolari dabiltza fase honetan Udagoienako kanporaketetan sartzeko norgehiagokan. Sailkapena, lortutako puntuazioaren arabera egingo dute eta 30 bertsolari arituko dira bigarren fasean..
Hurrengo saioak
Bestalde, datorren zapatuan Erandion jokatuko da hirugarren saioa eta domekan berriz, Ondarroan egingo dute laugarren saioa.
Erandion izango da Gurutz Uruburu muxikarra. Haregaz batera, bost bertsolari hauek igoko dira oholtzara: Aitor Esteban, Arrate Ilario, Bikain Urkidi, Illart Gumuzio eta Paule Ixiar Loizaga.
Josu Murueta kultur etxean egingo dute emanaldia, 17:30etan hasita.
Domekan berriz, Ondarroan egingo dute laugarren txanpa. Bertan izango dira Mikel Retolaza busturiarra eta Nerea Ibarzabal Markinarra. Saioa 24an egingo dute arratsaldeko 17:30etan, Beikozini Antzokian.