Laidan egiten ari diren lanak gelditzea eskatu du Mundakako Udalak
Hondartzaren hareatza berreskuratzeko martxan jarritako lanek ezker olatuan kalteak eragin ditzaketela uste dute. Udalaren arabera, olatua babestu beharreko «balio naturala» daTxosten teknikoen analisi berrien zain eta Mundakako ezker olatua babestu ...
Hondartzaren hareatza berreskuratzeko martxan jarritako lanek ezker olatuan kalteak eragin ditzaketela uste dute. Udalaren arabera, olatua babestu beharreko «balio naturala» da
Txosten teknikoen analisi berrien zain eta Mundakako ezker olatua babestu asmoz, Mundakako Udalak Laida hondartzako hareatza berreskuratzeko egiten ari diren lanak gelditzea edo moteltzea eskatu dio Espainiako Gobernuko Kosta Mugapeari. Lan horiek ezker olatuaren hondarpean eragin ditzakeen kalteengatik ardura agertu du udalak.Laida hondartza berreskuratzeko lanak hasi ostean, hainbat izan dira sortutako kezkak, batez ere, surflariengan. Izan ere, hai- en arabera, lanek ezker olatua kaltetu dezakete. Horiek guztiak argitzen laguntzeko, Mundakako Udalak mahai inguru bat antolatu zuen joan den barikuan. Bilera irekia izan zen, eta hainbat izan ziren gai horretaz arduratuta azalpenak entzutera hurbildu ziren herritarrak. 150 lagun inguru batu ziren, haien artean herriko elkarteetako kideak eta Mundaka Surf Taldekoak. Mahai inguru horretan, bestalde, hainbat teknikarik parte hartu zuten; AZTIko, Bizkaiko Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko Kosta Mugapeko teknikariak egon ziren.
Laidako hondartza berreskuratzeko lanek ezker olatuan eraginik ez dutela izango baieztapen teknikoen aurrean, surflariek baieztapen horiek zalantzan jartzeko datuak zeukatela adierazi zuten. Hala, Urdaibai Biosfera Erreserbako Patronatuari eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailari proiektuaren analisi berria egiteko eskaera egin zien. Era berean, bigarren iritzi batek galdera bati «zuzenean erantzutea» eskatu zuten: «Laidako hondartza berreskuratzeko martxan jarritako lanek ez diote Mundakako hondarpeari eta olatuari kalterik eragingo?»
Turismoa erakarri
Mundakako ezker olatua babestu beharreko «balio naturala» dela azaldu dute udal ordezkariek: «Olatuak, gainera, turismoa erakartzen du herrira eta eskualde osora». Horregatik guztiagatik eta barikuko mahai inguruaren ostean, Laidako hareatza berreskuratzeko egiten hasi diren lanak gelditzeko eskatu du Mundakako Udalak.
Munduan ezaguna da Mundakako ezker olatua, surflari ugari erakartzen ditu. Olatua Mundakako hondarpean hasi eta Laidako hondatzan amaitzen da. Hego-mendebaldeko haizeek sortzen duten olatuak lau metroko altuera eta 400 metroko luzera izan dezake. Olatuak tutu bat eratzen du, eta barrutik surflariek kostalde osoa ikusteko aukera edukitzen dute. Ezaugarri horrek «balio erantsia» ematen dio Mundakako ezker olatuari.